Euskalgintza zaharra

  • Termino berri bat gorpuztu beharra dugu, “Euskalgintza Zaharra”. Gizartearen eta herri mugimenduaren baitan uneoroko eraldaketa eta egokitzapenak ezinbesteko osagai behar dute izan hizkuntzak, ekonomiak, politikak, eta abarrek daramaten abiadarako.

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bada, euskalgintzaren analisi egoki permanente hori ere beharrezko dugu ongi eta gaizki egiten ari garen hori aztertu, norbere estrategiaren hutsuneak bete eta aurrerapausoak emateko.

Itxura denez, azken urteotan euskarak aurrera baino ez du egin. Ezagutzan aurrera goaz, Korrikak inoiz baino atxikimendu handiagoa du, eta orokorrean, duela 50 urte baino presentzia handiagoa du euskarak.

Hala ere, fenomeno hau botila erdi beteta ikusten duten horiek ur tanta pare batean loriaz itotzekotan ez ote dauden galdetu beharko genioke gure buruari. Euskalgintza etnikoaren (J.M. Odriozolaren baimenarekin) mami hori urteotan nola gorpuztu den ikusi besterik ez dago.

Euskalgintzak, egun, bi esparru ezberdin barnebiltzen dituela esan daiteke: zaharra eta berria. Euskalgintza zaharra delakoak, euskararen eboluzioa frankismoaren parametroetatik begiratzen du. Hau da, frankismotik honako eraldaketa oro modu isolatuan ulertzen du, eta lorpen oro da urre, distira. Honako mantra uneoro errepikatzen dute: botere harremanak alde ditugu, administrazioa alde dugu, botereguneetan euskara presente egotea ez da beharrezkoa, eta euskararen aldekotasuna  aurkakotasuna baino handiagoa da. Orokorrean, bide onean goaz.

Euskalgintzak, egun, bi esparru ezberdin barnebiltzen dituela esan daiteke:  zaharra eta berria. Euskalgintza zaharra delakoak, euskararen eboluzioa frankismoaren parametroetatik
begiratzen du

Iritzi multzo hau, gehienbat, euskal hedabide eta iritzi foku hegemonikoetatik dator. Administraziotik, euskara teknikariengandik, euskararen alde “egotetik” edo egotearen itxura ematetik bizi diren horiengandik. Administrazioan bertan espainolez eta frantsesez funtzionatzen duten horiek euskararen alde daudela eta euskaraz ez bizitzearen ardura eta errua euskaldunona baino ez dela esatera datozen horiengandik. Euskararen aurka dauden horiek urduri jarriz gero, onura baino oker gehiago ekar ditzakeela diotenengandik.

Analisian sakonduta, ordea, hankamotz gabiltza. Inor gutxik aipatzen du, hainbeste goraipatutako Txilardegiren biografiaren baitan, Euskal Herriko sektore batzuek momentuko euskalgintza ofizialaren aurka egin behar izan zuten lana euskara batua sortu eta euskal mundu txikian hegemonizatzeko. Tesian sakonduta, euskalgintzak uneoro du asimilatua izateko arriskua.

Diru kopuru handia dago jokoan. Administrazioak diru asko inbertitu du euskara teknikari, laguntzaile, euskara plan, eta komunikazio arduradunengan. Baita administrazioaren beraren lagun diren horiei euskararen alde “lan” egiteko diru laguntzetan.

Langile hauek dira, hain justu, euskalgintzan autoritate arrotzarekiko konfrontazioa ekidin nahi dutenak. Administrazioarekiko konplizitatea eta dependentzia ekonomikoa handiegiak dira telebistan euskaltzaletzat saltzen dizkiguten figura komiko horiek interes pertsonalik ez dutela ulertzeko. Eroso daude haien egunerokotasunean, eta errutinatik konpromisorako saltoak garestiegia dirudi nagusiarengatiko dependentzian bizi direnean. Azkenean, euskalgintza ahozkotasunera eta norbere borondatera mugatu behar dela, jakinda, horrela, euskara etxean hitz egiteko hizkuntza, behiei eta azei hitz egitekoa izatera kondenatzen dugula.

Euskalgintza berria da entelekia honekin hausteko elementu bakarra. Egoeraren analisi egokiaren bitartez egituratua. Komunikabideak, administrazioa, politika, ekonomia, eta abar, espainolez eta frantsesez eratuak dira, hau da, botere guneak.Kolonizazio aro berri baten aurrean gaude, non homogeneizazioa jada Espainia eta Frantziatik haratago ere badoan. Aldi berean, militantzia eta herri mugimenduaren krisiari aurre egin behar zaio, giza kapitala, politikoa eta ekonomikoa berreskuratuz.

Existitzen da euskalgintza berri hori. Kalean dago, jendartean, herri mugimenduan txertatua. Administrazioarekiko dependentziarik ez duena, botereguneak helburu dituena, kolektiboaren borondatean oinarritua, eta euskalgintzak aurrera egiteko beharrezko duen talka eredua eraikitzeko prest dagoena. Euskararen aurka dauden horiek urduri jarri ezean, nekez egingo du aurrera euskalgintzak, zehazki haiek urduri jartzeak aurrerapausoak emateko aukera adierazten duelako.

Betor, beraz, plazara, euskalgintza berri hori, eta bota dezala zerri askara euskalgintza zahar herdoildua, euskararen hobebeharrez.

Adrian Zelaia, “Aintzat” Osasungintza Euskalduntzeko Mugimenduko kidea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


2025-09-03 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Progre

Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Bea Salaberri
Txitxar txiroak

Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]


2025-09-03 | Jesús Rodríguez
Zarata egiteari utzi, gora begiratu

Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


Eguneraketa berriak daude