Gakoak aldatu egin zaizkio euskalgintzari, 1980ko hamarkadako eskema askok egun begiratu bat behar dute. Diskurtso eta jokamolde zaharrak aldatzeko ordua dela uste dute geroz eta gehiagok, nola egin hori ordea? 2015a gogoeta hori mahai gainean zabal-zabalik jarri den urtea izan da. Esperimentazioaren bidetik, praktikara eramaten hasi dira euskaltzale batzuk.