Aspaldi honetan euskaldunon estatusari buruz irakurri dudan elkarrizketa interesgarriena da Larrun 283an, Asier Basurtok eta Lander Arbelaitzek Iñaki Iurrebaso soziologoari egindakoa. Bide batez esanda, epaimahaiak Bikain cum laude kalifikatu du Iurrebasoren tesia.
1970 ingurura arte ordezkapen-aroa zeharkatu ondotik –Espainiako II. Errepublikaldiko pizkundea salbuetsi behar, hein batean–, 25 bat urtez, indarberritze-aroa bizi izan genuen (1971-1996) eta handik hona, geldotzearen aroan gaude. Nago euskaldun kontziente gehienon pertzepzioarekin bat egiten duela!
Iritzi publikoan gailen dugun ikuspegia da gaitasunean pixkanaka gora goazela baina erabileran geldotuta edo atzeraka goazela; betiere euskararen gaitasunari dagokionez. Soziologo honek bestela jokatu du: euskaraz nork dakien eta nork ez begiratu ordez, hobetsi du beste ikuspegi hau: nor moldatzen da euskaraz hobeto, nor gaztelaniaz/frantsesez hobeto, eta nor bietan antzera. Eta, ikuspegi hori gidari, hiztunak gaitasunaren arabera zazpi multzotan sailkatu ditu, eta horrela ondorioztatu du gorago aipatu dugun ikuspegi nagusi hori, hots, gaitasunean aurrera eta erabileran geldirik edo atzera goazelakoa ikuspegi okerra dela.
Iurrebasok kalkulatu du gaur egun elkarrizketen %82 inguru derrigorrez erdaraz direla, herritar gehienek erdaraz bakarrik dakitelako. Erabilera datua, beraz, ezin da %18 baino goragokoa izan
Zazpi multzo horietako datuen gainean gogoeta eginik –mutur batean daude euskaldunak (%1); bestean, erdaldunak (%63,9); eta euskaldunen bost multzo oso heterogeneoak–, azaleratzen da gure ahulgune nagusia gaitasunean dagoela, hots, gaitasunik ezean, elebidun askoren gaitasun kaxkarrean, eta ez erabileran, orain arteko mantra kontserbadoreak –kontserbadorea, hizkuntza-politika berrien premia ukatzen duelako, azken buruan– esan izan digun bezala. Erabileran bai badugu arazoa, noski, baina arrazoia gehiago da euskaraz gutxik eta gutxi dakitela, egin nahi ez izatea baino zeren bai baitaude erdaraz hobeto egin arren euskaraz ahalegintzen direnak euskaldun sentitzen direlako.
Datuak laburtu eta hiztunen sailkapena hiru multzotara ekarrita: euskaraz hobeto moldatzen dira 195.000 hiztun (%7), eta bi hizkuntzatan antzera moldatzen direnak 222.000 (%8) dira, eta beste 2.230.000 guztiak erdaraz hobeto moldatzen dira (%85), nahiz eta horietako hainbatek euskaraz ere jakin. Iurrebasok azpimarratzen du desoreka ikaragarria dela, zeren euskaraz errazago moldatzen diren (ia) guztiek beste hizkuntza badakite, baina erdaraz errazago egiten duten hiztun gehienek ez dakite maila horretan euskaraz.
Euskaraz egin nahi dugunok Euskal Herrian, benetan, zenbatetan egin dezakegu euskaraz? Harreman sareen osaera azterturik, Iurrebasok kalkulatu du gaur egun elkarrizketen %82 inguru derrigorrez erdaraz direla, herritar gehienek erdaraz bakarrik dakitelako. Erabilera datua, beraz, ezin da %18 baino goragokoa izan. Kalkuluak egiteko erabilitako iturri bera erabiliz, ikusten omen da euskararen erabilera %15 inguruan dagoela, askoz gertuago maximo posibletik minimo posibletik baino.
Lehen ondorioa garbia da: euskararen gaitasunean %7ko hori eta %8ko hori handitu ezean, erabileran %10-15 inguruan ibiliko gara, egun gabiltzan bezala.
Instituzioei dagokiena eskatzeaz gainera, zer egin dezakegu euskaraz bizi nahi dugunok? Nahitaez, komunitate sentimendua behar dugu
Instituzioei eta alderdi politikoei dagokiena eskatzeaz gainera –hizkuntza-politika berriak eta hobeak eta larritasunezko kontzientzia berria–, zer egin dezakegu euskaraz bizi nahi dugunok? Nahitaez, komunitate sentimendua behar dugu. Eta bizi garen gizarte indibidualista kontsumistan ez da erraza, baina beharrezkoa dugu.
Euskaldunon iraunkortasunean pentsatzen jarrita, juduak etortzen zaizkit gogora. Ez egungo israeldar militarizatuak, baizik eta erromatarrek beren tenplu nagusia eta hiri santua sarraskitu ondotik, sakabanatuak izaki, judu kontzientziari eutsi zioten juduen komunitateak. Eta Joxe Azurmendiren Juduaren ispiluan euskaldun bat ikusten da.
Jakina den bezala, Nafarroa Garaiaren erdialdean eta Erriberan, Gasteizen eta Balmasedan, eta Espainiako errege katolikoen aginduz kanporatu ondotik Baionan, Euskal Herrian judutegi mordoxka izan dugu. Nafarroan bakarrik 50 bat, Erdi Aroan, eta Baionan gaurdaino. Nafarroako erregeek babesten zituzten –bereziki Karlos III.a nobleak– eta 1328ko Lizarrako pogrom famatua kenduta –sei mila hildako, alajaina, Menahem Ben Zerah-k (1308-1385) bere larruan bizi eta kontatu bezala: Lizarran, Andosilla, Viana, Funes, Gares eta San Adrianen–, gure artean bizi izan ziren hobeto edo okerrago XV. mende amaieran kanporatu zituzten arte.
Espainian espainola izan beharra dago eta espainolez mintza, eta Frantzian frantsesa, eta frantsesez mintza! Eta asimilatzen gaituzte eta asimilatuak gauzkate
Zerk kohesionatzen zituen? Dudarik gabe erlijioak. Klase sozial aldetik, baziren gortean aberastutako diru-mailegatzaile-bankariak baina baziren, halaber, zurginak, larru-prestatzaileak eta merkatari txikiak ere. Eta hizkuntzak? Bi mila urteko historia alde batera, XX. mendean, oro har, Europan bizi ziren estatuko hizkuntzan mintzatzen ziren –intelektual judu asko gutxien judu eta alemanenak izan dira, kasu, Marx!–, eta onenean liturgian bakarrik erabiltzen zuten hebreera garbi eta sakratua. Beraz, historian, erabat harturik, esan liteke erlijioa gehiago atxiki zutela hizkuntza baino. Estatua sortzean, ordea, guztiz erdigunean jarri zuten hebreera, eta denok dakigu nola berpiztu duten.
Guk bezala, juduek ere estatu nazional modernoarekin izan dute talkarik gogorrena. Estatu nazional modernoak legearen aurrean denok berdinak garela aldarrikatzen du. Baina denok berdinak bagara, ezin gara desberdinak izan. Eta Espainian espainola izan beharra dago eta espainolez mintza, eta Frantzian frantsesa, eta frantsesez mintza! Eta asimilatzen gaituzte eta asimilatuak gauzkate. Juduak salbatuak dira egun, Israelgo Estatua sorturik eta hebreerari leku hauta eskainirik, besteak beste. Egunen batean politikoki burujabeak izan ote gaitezke eta euskara erdigunean jarri ote dezakegu? %15eko hori handitu gabe, eta komunitate kontzientzia eta praktikarik gabe, euskaldun gisa iraunkortasunik nekez izan dezakegu!
Pako Sudupe
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]