1984an Bilboko ontziola ixtea agindu zuen Felipe González buru zuen Espainiako Gobernuak. Langileek gogor borrokatu zuten beren lanpostuak defendatzeko, eta barrikada arteko egun haietako batean, azaroaren 23an, poliziaren oldarraldi baten ondorioz bihotzekoak jota hil zen Pablo González Larrazabal.
1900. urtean ireki zuten Bilboko itsasadarraren alboan, gaur egun izen bereko jauregia dagoen inguruan, Euskalduna ontziola. Ontzigintza industrian konpainia oso garrantzitsua izan zen urte luzez, harik eta 1985ean itxi zuten arte, urtebete lehenago hartutako erabakiaren ondorioz. Garai hartan ia 2.500 langile zituen ontziolak. Bada, kaleratze masiboaren aurrean, antolatu eta kaleak hartu zituzten hainbat astez.
Egunero izaten ziren protestak Bilboko kaleetan eta ontziolaren inguruan. Tentsioa gero eta handiagoa zen, eta azaroaren 23an, duela 37 urte, gertaera latz batek are gehiago ilundu zuen giroa. Polizia gogor oldartu zen barrikaden bestaldean antolatutako langileen aurka, tiroak ere jaurti zituztelarik. Hain zuzen, zauritutako jende guztiaren artean, balaz jo zuten langileetako bat, eta beste bat erredurekin larri zaurituta eraman zuten ospitalera. Hala ere, egun hartan tragedia are larriago bat gertatu zen; izan ere, protestetan parte hartzen ziharduen Pablo Gonzalez bihotzekoak jota hil zen.
Egun hartan, Espainiako Polizia Nazionala metraileta eta guzti sartu zen ontziolan. Hura ikusita, inguruan zebiltzan langileak, beren buruak babestu nahian, ontziolan zegoen itsasontzian ezkutatzera joan ziren lasterka. Gonzalez, baina, ez zen iritsi, ziplo erori baitzen lurrera.
Sorturen omenaldia
Urtemuga honen harira, Gonzalezen oroimenezko ekitaldia egin du Sortuk Deustuko zubiaren aldamenean. Ontziolako hainbat langile ohi batu dira, eta haien aldeko itxialdia egin zuten emakumeak nahiz Indusal, Tubacex, Artiach eta ITP lantegietako zenbait behargin ere. Egun hartako gertaerak gogora ekarri dituzte, eta Sortuko kide Tamara Martínek adierazi du "kapitalaren oldarraldiari aurre egiteko borrokak bere horretan jarraitzen duela". Hortaz, kaleetan antolatzen jarraitzeko deia egin die langile guztiei.
Hona hemen Daniel Udalaitzek gertatuaz ARGIAn egindako kronika: Langile baten heriotzaren lekuko
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.
Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik.
ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]
Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute.
Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]
Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]
Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]
ESK-k azpimarratu du zuzendaritzak soldatak igo dituela, langileen prestazioak murrizten ari diren bitartean. Berez, 2020tik abiatzen duten seigarren espedientea da honakoa.