Koronabirusa zeukan gaixo bat hil da Bizkaian, Euskal Herriko lehenengoa

  • Bizkaiko 82 urteko gizon bat izan da koronabirus gaitzarekin hil den lehenengoa Euskal Herrian. Koronabirusaz gain gaixotasun kronikoen historial medikoa zuen gizonak. Bere inguruko kontaktuen zerrenda osatzen ari da Bigilantzia Epidemiologikoa, bi asteko berrogeialdian jartzeko.


2020ko martxoaren 5ean - 09:13
Gurutzetako ospitalea.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bizkaian agertu diren bi kasu berriekin 24 dira jada Euskal Herrian koronabirusaz kutsatutakoak. Arabak jarraitzen du izaten kutsatu gehien duen herrialdea, 16 hain zuzen ere. Hala ere, lurralde osoko gaixo gehienak etxeko isolamenduan daudela jakinarazi dute, 10 ospitaleratu badituzte ere.

Kutsatu batzuen jatorria ez badakite ere, Osakidetzak ez du neurri berririk iragarri birusaren hedapena geldiarazteko. Orain arte jendeari higienea zaintzeko eskatu diote, eskuak ur eta xaboiz eta etxeak lixibaz garbitzeko. Horrez gain, arnasketa arazoak sumatzen dituztenei leku jendetsuetara ez hurbiltzeko eskatu die, ezta lanera ere.


Koronabirusa kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.