Euskal Herriko ekoizleen plaza digitala

  • Mondragon Unibertsitateko ekintzailetza graduko hiru ikaslek duela hilabete pasatxo abiatutako proiektua da Goxoa.eus plataforma. Gorka Lizaso, Mikel Arbulu eta Aitor Martin dira bultzatzaileak, eta Euskal Herriko azoka digital gisa aurkeztu dute egitasmoa: “Hiru urtez aritu gara nekazaritza mundua ikertzen, instituzioekin biltzen, hurbileko azokak bisitatzen… eta tartean Kalifornian ere egon ginen hilabetez. Han ikusi genuen ekoizpen ekologikoaren bueltan salmentarako plataforma hauek martxan zeudela duela hogei urte baino gehiagotik”, azaldu du Lizasok. Gurean zegoen hutsunea betetzeko asmoz etorri dira.


2022ko martxoaren 21an - 07:07

“Banaketa kate justuagoen falta sumatzen genuen, eta lehen sektoreak digitalizazio moduko bat behar zuela ere bai”, adierazi du Lizasok. Hain zuzen, sektorearen transformazio digitalaz asko entzun zuten ikerketa prozesuan zehar, baina praktikan, mugimendu handiegirik ez zegoela ikusten zuten. Horrela, Hego Euskal Herriko 40 bat ekoizlerekin harremanetan jarri eta haien produktuak plataformaren bidez saltzea proposatu zieten.

Plataforma erabiltzeagatik ez dute inolako kuotarik ordaindu beharrik, eta haiek dira prezioak erabakitzen dituztenak. “Behin haiena kubrituta, plus txiki bat jartzen diogu guk proiektura bideratzeko”, dio. Banaketa, webgunearen kudeaketa, komunikazioa eta bestelako lan guztiak hartu dituzte hiru kideek haien gain.

Lau izenondo jarri dizkiote bultzatzaileek Goxoa.eus-i: bertakoa, jasangarria, justua eta erosoa; azken batean, bezeroei elikagaiak modu ahalik eta erosoenean eskaintzea baita asmoa. “Herri batzuetan ez da azokarik izaten, beste batzuetan azoka egon bai baina herritar guztiek ez dute bertaratzeko aukerarik”. Batez ere belaunaldi gazteenen artea erosketak egiteko ohiturak aldatu direla jakitun, eskaintzak egokitzeko beharrari erantzun nahi diote, beraz.

Banaketak Gipuzkoa osoko etxeetara

Erosketa osoa bertatik egiteko aukera eskaintzen du plataformak: barazki freskoak, fruituak, esnekiak, ogia, haragia, pasta, olioa… 170 bat produktu dituzte eskaintzan guztira, eta ekoizle bakoitzaren informazio fitxa ere osatu dute webgunean, argazki eta guzti: “Garrantzia eman nahi diogu hurbileko harremanari, elkar ezagutzari eta jendeak ekoizleon lana baloratzeari”.

Gutxienez 25 euroko erosketa egin beharra dago, eta Gipuzkoa osoan etxez etxeko banaketa egiten dute proiektuko hiru kideek. Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan egiten dute banaketa hori, baina horretaz gain, Donostiako Tabakaleran ere jaso daitezke erosketak. Aurrera begira, puntu gehiago irekitzea aurreikusten dute. “Kontziente gara agian ez dela halakoak martxan jartzeko garairik onena, baina itxura ona hartzen ari da, eta espero dugu hemendik bizimodua atera ahal izatea eta inguruan eragin positibo hori ere zabaltzea”, amaitu du.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


2024-04-14 | Garazi Zabaleta
Jakiak ehuntzen
Zangoza inguruan tokiko elikadura sistema eraikitzen

Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]


2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


2024-03-11 | Garazi Zabaleta
Gu zu bio
Ontziratu gabeko garbiketa produktu ekologikoak, Bermeoko dendan

Ateak ireki berri ditu Bermeon Gu Zu Bio dendak, otsailaren 17an egin baitzuten inaugurazio ekitaldia. Edurne Zulueta Aranguena da proiektuaren bultzatzailea, eta berak azaldu bezala, garbiketako produktuei lotutako kontsumoari buelta bat eman nahi izan dio egitasmoarekin... [+]


Eguneraketa berriak daude