“Euskal Elkargoa”-ren azken kontseiluaren bileran gertatua

  • Bakar batzuek menturaz gogoratuko dute, duela 4 urte, udal hauteskundeen ondotik, Uztaritzeko udaletxe berriak euskara frantsesarekin koofizial egin nahi zuen mozio bat bozkatu zuela. Nehorentzako sorpresarik gabe, Auzitegi konstituzionalak erabakia baliogabetu zuen, konstituzioaren 2.artikuluarekin kontraesanean zegoelako.


2018ko uztailaren 3an - 13:33
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ekainaren 23an, CAPBaren bileran euskaldunek nahi zuten bozka arazi beste mozio bat, alegia, euskara eta gaskoiera CAPBko hizkuntza ofizialki aitortzen zituena Frantsesa bezala.

Mozioak ofizial bihurtu nahi zuena ez eiki zen euskara edo gaskoiera, ez, baizik eta aitorpena bera. Hau da, CAPBan frantsesarekin batera bi hizkuntza horiek ere existitzen direlako aitorpena. Nabardurak garrantzia du.

Bainan zehazkiago, euskaldunek nahi zuten euskararentzat delako ezagupen hura CAPBko eremu guzian, bainan gaskoierarentzat guti gora behera BABan eta zenbait xarnegu herritan bakarrik, hots bere hedatze eremu historikoan.

Kontua da, mozioa bozkatzeko orduan, Gaskoi akademiaren presidenta den Guy Mondorge Angeluko zinegotzia, horrekin ez zela ados, nahi izan duela Gaskoiera euskararen pare izan dadin CAPB ko eremu guzian, alegia euskal herrian ere, ez eta bakarrik BABan, euskaldunek mugatu nahi zuten bezala.

Hautemangarria da Guy Mondorgek bere argudiaketan xantajearaino joan dela. Bere blogan azaltzen digu zer erran zion, erdi ironiaz, erdi mehatxuz, Jean-René Etchegaray, CAPBren presidentari bere ikuspuntua defendiatzeko:

«Alors pourquoi atténuer cette belle déclaration de reconnaissance par la création d’une frontière linguistique. Avec le risque d’ouvrir un conflit de légitimité de l’autre langue au-delà de cette frontière, comme par exemple pour le basque dans votre bonne ville de Bayonne.»

Argi eta garbi esanda, ez baduzue gaskoia ofizialki errekonozitzen CAPB osoan euskara bezala, nik iragartzen dizuet arriskua badela euskararen zilegitasunarentzat Baionan, Baiona berez euskararen muga linguistikaren haraindian delako.

Orduan, Jean-René Etchegarayek, Guy Mondorgek nahi zuen bezala, hasierako mozioa aldaketak proposatu du eta honek onarpena lortu %60 bozekin alde. Gero mozio modifikatua bozkatua izan da eta pasatu %88 bozekin alde.

Guy Mondorge, gaskoi akademiaren presidenta izan arren, eskubide osoz frantsesa da lehenik. Jakin behar da beren nazioaren sendimendua duten gaskoiak oso oso guti izango direla eta, gaskoiak gaskoi sentitzen direla sustut gustatzen ez zaizkien euskaldunen pretentsioen aurrean.

Euskal erakundeak kontent omen dira, urrats inportantea litzatekeelako koofizialtasunerako bidean.

Auzitegi konstituzionalak ere, doaika, konstituzioaren 2. artikulua errespetatua delako.

Zer pentsatuko zuten bada, XVIII mendean suntsitutako Lapurdiko biltzarraren gure arbasoek?

Albiste hau Zuzeuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Elkargoa
2023ko martxoaren 15
Isabelle Pargade (Euskal Hirigune Elkargoko presidenteordea)
“Nahiago nuke laborari gehiago, herritar gehiago baino, baina nola egiten da hori?”

2021eko ekainaren 8
Departamenduko eta eskualdeko hauteskundeak
Pauetik ere Ipar Euskal Herriaren alde eragin nahian dabil EH Bai

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.