Euskadiko Futbol Federakundeak FIFA eta UEFAko kide izateko eskaera aurkeztu du

  • Federazioko (EFF) eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek FIFAren (Zurich) eta UEFAren (Nyon) egoitzetan erregistratu dute eskaera. Pauso hau emanda, bere Biltzar Nagusiak 2018ko abenduaren 12an hartutako erabakia bete du EFFk; era berean, jakinarazi du "akordio bat lortzeko negoziazio-epe bat irekitzeko" asmoa duela Espainiako Federazioarekin.


2020ko abenduaren 15ean - 20:02
@EFF_FVF
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

2018ko abenduaren 12an, Euskal Futbol Federazioa Batzar Nagusia egin zuen Durangon. Halaxe zioen onartutako testuak: Euskal futbolaren ordezkaritzaz, bere selekzio adierazgarrien nazioarteko ofizialtasuna lortzeko, Euskal Futbol Federakundeko borondatea adieraziz, FIFA eta UEFAn EFFren integrazio zuzenaren eskaera formala gauzatzea eskatzen du". FIFA eta UEFAri egin eskaera formalean ez zaio euskal selekzioari zuzenean erreferentzia egiten, baina funtsean gauza bera dira kide gisa Federazioa edo selekzioa onartzeko eskatzea.

Eskaera erregistratu ostean, Euskadiko Futbol Federazioak nazioarteko ordezkaritza izateko "bideragarritasun legala” aldarrikatu dute, eta “aukera egingarria” dela gaineratu."Integratzeko eskaera formal honen bidez, EFFren Biltzar Nagusiak eskatutakoa ez ezik, euskal gizartearen gehiengoaren nahia ere betetzen dugu", adierazi du David Salinas-Armendariz abokatuak. "Zilegizko helburua da eta erabat bideragarria da legearen ikuspegitik, estatu independenteak ez diren Europako beste lurralde batzuen integrazioak eta selekzioen ibilbide historikoek (liga propioa dutenak edo ez dutenak) erakusten duten bezala".

Halaber, EFFk Espainiako Futbol Federazioari jakinarazi dio "negoziazio-aldi bat ireki" nahi duela, "Espainiako Futbol Federazioaren baimen formala barne hartzen duen akordio bat lortzeko". Izan ere, FIFAren estatutuok jasotzen dute federazio eskatzaileak (kasu honetan, Euskal Federazioak) behar duela kide den Estatuko (kasu honetan, Espainiako) federazioaren baimena. Hark, hainbatetan esan du ez duela euskal selekzioaren ofizialtasuna bideragarri ikusten. Hala berretsi zuen, esaterako,  2018ko abenduaren 13an, Euskal Federazioaren batzarraren biharamunean, Espainiakoaren presidente Luis Rubialesek.

Hiru puntuko eskaera FIFA eta UEFAri

Euskadiko Futbol Federakundearen eskaera hiru puntutan oinarritzen da, prentsa oharrak jaso duenez:

1. Euskadiko Futbol Federakundeak eskubide osoko kide izateko eskaera formal eta zuzena egitea. Horretarako, Euskadiko Futbol Federazioak eskatu du FIFAren eta UEFAren artean espediente komun eta bateratu bat instruitzea, EFFk bi erakundeetan benetan integratzeko bete behar dituen estatutu-eskakizun formal guztiak betetzeko eta, era berean, alde guztien arteko akordio bat gauzatzeko. Akordio horretan, EFFkide bilakatzeko sarrera-baldintzak zehaztuko lirateke, Espainiako Federazioaren onespenarekin. Urtebeteko epea emango litzateke akordio hori ixteko, eta Espainiako Futbol Federazioarekiko akordioak integraziorako hitzartutako baldintzak jasoko lituzke.

2. Puntu horri dagokionez, EFFk txosten arrazoitu bat emateko eskatu die FIFA zein UEFAri. Dokumentu horretan FIFAk eta UEFAk EFFren kasuan bi organismoetan kide bezala onartzeko bete behar diren baldintzak eta betekizunak zehaztuko dira (gaur egun baldintza horietako bat betetzen ez bada).

3. EFFk bere konpromiso irmoa, erabateko prestasuna eta fede ona adierazi du "dauden oztopoak gainditzeko eta alde guztien artean adostutako integraziorako aurkezten diren eskakizun guztiak betetzeko". EFFtik azpimarratu dutenez, helburua da euskal futbolaren nahi historikoa gauzatzea, Durangon egindako Biltzar Nagusian hartutako akordioan argi adierazi zen bezala.

Informazio gehiago:

Noizbait kide izateko pausu saihetsezina (Naiz.eus, editoriala)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal selekzioak
Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


2025-06-02 | Jon Torner Zabala
Euskal selekzioa Nazioen Ligan: gertaera “historikoa”, zazpi herrialdeetako pilotariak bildu zain

Abian da zesta-puntako Nazioen Liga. Ekainaren 6ra bitartean, hainbat selekzio arituko da lehian Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan, euskal selekzioa tartean. “Historikoa” da hori, txapelketaren antolatzaileek adierazi duten moduan, euskal selekzioak aurrenekoz... [+]


Euskal Pilotan euskal selekzioa aitortzearen alde kokatu da Espainiako Kirol Kontseilu Nagusiko lehendakaria

Euskal Pilotako Nazioarteko Federazioaren eta Espainiako Federazioaren arteko gatazkak bere horretan jarraitzen duen bitartean, Jose Manuel Rodriguez Uribesek euskal selekzioaren aldeko adierazpenak egin ditu. Desadostasunak direla eta, Nazioarteko Pilota Federazioaren eta... [+]


2025-01-15 | Jon Torner Zabala
Euskal selekzioa
Ofizialtasuna lortzeko bidean, zirrikitua zabalik?

Euskal selekzioaren ofizialtasuna lortzera bidean urratsa eman du Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak, Euskadiko Federazioa eskubide osoko kide izatea onartuta. “Lorpen historikoa da”, zioen Euskadikoak pasa den abenduaren 28an, baina zuhurtziaz mintzo zen,... [+]


2025-01-13 | Jon Torner Zabala
Euskal Selekzioa Orain osatu da, Frantzia edo Espainiako selekzioei uko egiten dioten pilotariak babestea helburu

Lapurdiko Makean egin du Euskal Selekzioa Orain elkarteak lehenengo biltzar nagusia. Iazko udan Frantziako selekzioarekin jokatzeari uko egin ziotela iragarri zuten Ipar Euskal Herriko hamabost pilotarik osatzen dute gaur gaurkoz ekimena, zeinak helburu duen, besteak beste,... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


2025-01-02 | Leire Ibar
Nazioarteko Pilota Federazioak Espainiako Federazioak egindako akusazioak gezurtatu ditu

Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]


2024-12-30 | Jon Torner Zabala
Euskal selekzioaren ofizialtasuna lortzeko lehen urratsa, Nazioarteko Pilota Federazioak haren alde bozkatuta

Euskadiko Euskal Pilota Federazioa eskubide osoko kide izatea onartu du Nazioarteko Pilota Federazioak, larunbatean Iruñean egindako batzarrean. Ofizialtasuna lortzeko bidean urrats handia da, "lorpen historikoa", Euskadiko Federazioak adierazi duenez, baina... [+]


Frantziara eta Espainiara bidean

Azaroaren erdialdean ARGIA komunikabidearen efemeridearen bitartez gogoratu dut espainiar selekzioan jokatzen jarraitzeko ukoa duela 25 urte egin nuela. Efemeride horrek atzera begiratzeko eta hausnarketa egiteko aukera eman dit.

Nazioarteko Kirol lehiak herrialdeen arteko... [+]


Euskal Herriak ofizialtasuna lortu du Ardi Moztaileen Munduko Txapelketarako

Euskal Herriko ardi moztaileek ofizialtasuna lortu dute nazioarteko lehiaketetarako, eta 2026ko munduko txapelketan parte hartzeko asmoa daukate. Lehenago, 2025ean, Euskal Herriko txapelketa egin nahi dute.


2024-08-26 | Jon Torner Zabala
Munduko Euskal Pilota Txapelketan, euskal pilota selekzioak lekurik ez

Iruñeko Labrit pilotalekuan ari da jokatzen 22 urtez azpiko XI. Munduko Euskal Pilota Txapelketa. Abuztuaren 31ra bitartean zazpi herrialdetako 200 pilotari baino gehiagok hartuko dute parte. Euskal selekzioak lehiatzerik ez duela-eta, haren ofizialtasuna eskatu dute... [+]


Eguneraketa berriak daude