Euskadiko Federazioak dio selekzioaren inguruko erabakia UEFA eta FIFAren kongresuek hartu beharko luketela


2021eko urriaren 21ean - 06:58
Azken eguneraketa: 09:35
Euskal selekzioaren hasierako hamaikakoa, Costa Ricaren aurkako partidan, iazko azaroan / Argazkia: EITB
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskadiko Federazioak azaldu duenez, haren alegazioak onartuz gero, hautagaitza FIFA eta UEFAren kongresuetan defendatzeko aukera izango du. "2020ko abenduan, Euskadiko Futbol Federakundeak era formalean eskatu zien UEFAri eta FIFAri erakunde horietan afiliatzea", dio plazaratutako oharrean. "Eskaera hori UEFAren eta FIFAren Batzorde Exekutiboek, hurrenez hurren, 2021eko uztailaren 11n eta 31n emandako ebazpenek ukatu zuten. Hala ere, EFF-k uste du, nazioarteko erakunde bien estatutuen arabera, eskumenik ez zuten organoek eman zituztela ezezko ebazpenak. Horrela, aplikatu beharreko araudiaren arabera, gai horiek ezagutzeko eskumena bi erakunde horien kongresuei dagokie".

Aurrekari bi aipatu ditu Federazioak: "Iritzi bera eman du TASek [Kirolaren Arbitraje Auzitegia] bere CAS 2016/A/4787 eta CAS 2014/A/3776 ebazpenetan, hurrenez hurren, Jerseyko eta Gibraltargo futbol federazioek egindako afiliazio eskaerei dagokienez. Ebazpen horietan, TASek ebatzi zuen UEFAko zein FIFAko Batzorde Betearazleak ez duela eskumenik bere organismoetan afiliatzeko eskaera ukatzeko, eta eskaera UEFAren eta FIFAren kongresuetara bidali behar dela, gaiari buruz erabaki dezaten".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal selekzioak
2025eko azaroaren 19
51.396

2025eko azaroaren 19
Berriketa gutxi
Mendi tontor

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!