ELEN sarean biltzen dira Europako hizkuntza gutxituetako 174 erakunde. Batzar Orokorrean, azken hilabeteotan Euskal Autonomia Erkidegoan izan den euskararen aurkako oldarraldia salatu dute. Aho batez babestu dute azaroaren 4an Bilbon egingo den manifestazioa.
Urriaren 7an, Sardiniako Casteddun herrian bildu dira ELEN Europako Hizkuntza Berdintasunerako Sareko 50 ordezkari, hizkuntza politiketako hainbat aditu eta akademiko. Sareak Europar Batasuneko 25 estatutan hitz egiten diren 50 hizkuntza eta 50 milioi hiztun ordezkatzen ditu. 174 erakunde daude, tartean Euskalgintzaren Kontseilua, azaroaren 4ko manifestazioaren antolatzailea.
Batzar Orokorrean, hizkuntza gutxituetako ordezkariek kezka azaldu dute Euskal Autonomia Erkidegoan, azken hilabeteetan, izan diren oldarraldi judizialen aurrean. Azpimarratu dute normalizazioaren aurkako oldarraldia ezaguna dela Ipar Euskal Herrian eta Nafarroako eremu batean, baina “azken hilabeteotan, berriz, euskararen kontrako oldarraldi judiziala euskara ofiziala den lurraldeetara ere hedatu da, ofizialtasuna zein normalizazio prozesua zalantzan jarriz”.
ELENek kritikatu duenez, azkenaldion hartzen ari diren erabakiak “elkarbizitzaren eta demokraziaren aurka doaz, eta hainbeste urtetan lortutako eskubideetan atzerapauso nabarmenak ekar ditzakete”.
Espainiako Gobernuari, eta batez ere Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari, eskatu diete neurriak har ditzaten, euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldia amai dadin: “Berdintasun, justizia eta gizarte kohesio kontua da hau. Funtsean, eskubide zibilen kontua”.
Azaroaren 4ko manifestaziorako deia
Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4rako manifestazioa deitua du Bilbon, Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat lelopean. Hizkuntza gutxituen Europako sareak manifestazioarekin bat egin du: “ELENek pertsona eta erakunde guztiak animatzen ditu azaroaren 4an Bilbon egingo den protestan parte hartzera, lege honen aurka, baina batez ere euskararen normalizazioaren eta biziberritzearen alde, gainontzeko hizkuntza gutxitu guztienarekin batera”.
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]
Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]
UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]
UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko".
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.
Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]
Lapurdiko eskola batetik saiatu dira datorren ikasturterako Ganbara Hostel Bilbaon aterpea lotzen, baina Behatokian salatu dutenez, idatzizko komunikazioan euskaraz aritzeagatik zera esan diete azkenean: “Espainolez mintzatzen ez ginenez, ez gintuztela beren hotelean... [+]
Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]
Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]
Epaiak legez kanpokotzat jotzen du hizkuntza eskakizun egiaztagiria ez duten pertsonak Lan Eskaintza Publikotik kanpo geratzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitearen kontrako epaia izan da. CCOOk eman du epaiaren berri eta garaipen gisa hartu du.
Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]
2023an B1 maila eskatu zuen udalak kale garbitzailea posturako, baina horren kontrako epaiak eman zituten Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. eta 3. zenbakiko epaitegiek. Epai horien aurkako helegiteak atzera bota dituzte orain. Hizkuntza eskubideen urraketei... [+]
Administrazio publikoarentzat Gipuzkoako zahar etxeetan lan egiten duten langileen euskara eskakizunak (B1 eta B2 mailak) “neurriz kanpokotzat” jo zituen iaz Donostiako epaitegi batek. Epai horren aurka Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitea atzera bota du... [+]