Hamarkada batean %24,5 handitu da etxerik gabeko pertsona kopurua. Etxerik ez dutenen erdiak, hiru urte baino gehiago daramatzate egoera horretan. %83,6k ez dute oinarrizko beharrizanak asetzeko baliabideetara inolako sarbiderik.
2012tik hona, %24,5 handitu da etxebizitza iraunkorrik ez duten pertsonen kopurua Espainiako Estatuan, Espainiako Estatistika Institutuak (INE, gaztelerazko sigletan) emandako azken datuen arabera. 2022ko azken datuek erakusten dutenez, orduan 28.552 lagun bizi ziren egoera horretan.
2012tik hona, %24,5 handitu da etxebizitza iraunkorrik ez duten pertsonen kopurua Espainiako Estatuan
Aurten, gainera, Gurutze Gorriak gizarte-zaurgarritasunari buruzko 29. txostena kaleratu du, eta pertsona etxegabeen egoerari buruzko xehetasun gehiago mahaigaineratu ditu. Txosten horren arabera, esaterako, etxebizitzarik gabe egon aurretik, ohiko egoera zuten gehienek: %66,1 lanean ari ziren, eta horietatik %33,4 lanaldi osoan. Horrez gain, %66,5 etxebizitza batean bizi ziren, eta horietatik %13,2k, jabetzan izateaz gain, guztiz ordainduta zuten.
Etxebizitzarik gabe egon aurretik, ohiko egoera zuten gehienek: %66,1 lanean ari ziren, eta horietatik %33,4 lanaldi osoan
Egungo egoerari dagokionez, etxerik gabeko pertsonen %53,6 langabezian daude, %22,4 lanean ari dira, %8,1 erretiroa hartuta daude, %5ek lan egiteko ezintasun iraunkorra dute eta %2,3 ikasten ari dira. Bestalde, %15,4k badute lanbide heziketako edo unibertsitateko ikasketarik. Seme-alabei dagokienez, %14,5ek haur bat daukate beren zaintzapean, %12k bi eta %12,5ek hiru haur edo gehiago.
Txosteneko datuek adierazten dutenez, etxegabeen %47,6k hiru urte baino gehiago daramatzate egoera horretan, eta beste %22,9k urtebete eta hiru urte artean. Gainera, etxerik ez duten pertsonen %83,6k ez dute oinarrizko beharrizanak asetzeko baliabiderik, hala nola, komunera joatea, dutxatzea edo janari beroa prestatzea. Horren adibideetako bat da pertsona etxegabeen %18,3k eta gainera migratzaile direnen %33,7k ez daukatela osasun-txartelik, horrek osasun-zerbitzu oinarrizkoenak jasotzeko dakartzan arazoekin.
Pertsona etxegabeen %18,3k eta gainera migratzaile direnen %33,7k ez daukate osasun-txartelik
Txostena osatzeko inkesta egiterakoan, aurreko gaua non igaro zuten galdetu zitzaien inkestatuei, eta %47,7k esan zuten kale gorrian egin zutela gaua, bai eta gehienetan hala egin behar izaten zutela onartu ere. Horrekin batera, elikadurari buruz ere galdetu zieten elkarrizketatuei: ia erdiak (%48,1) ez zituzten hiru otordu egin aurreko egunean, eta afaldu gabe joan ziren lotara gauen erdietan.
Asteburuan, Errekaleor auzoko urteurrenaren jaiak ospatuko dira, programazio zabalarekin. Gudari Eguna bitarte, umeentzako ekimenak, herri bazkaria eta kontzertu eta DJ sorta polita bilduko dira.
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Bernedoko hezitzaileen aurkako salaketa publikoak zabaldu dira azken asteetan, besteak beste, nerabeak dutxa mistoak izatera "behartzeagatik". Hezitzaileek gezurtatu egin dute halakorik zein gazteekiko tratu okerrik, eta gaitzetsi dute "mezu transfoboak zabaltzeko... [+]
Objektu arriskutsuak identifikatzea, komuna egokitzea eta errutina bat adostea dira, besteak beste, Lares Nafarroa elkarteak zaharren ongizatea eta autonomia sustatzeko proposatzen dituen zenbait aholku.
Gaizkile elkarte baten parte izateagatik jarri diote kartzela zigorra; haatik, bestalde leporatzen zitzaionarentzat errugabetu du Pariseko Auzitegi Korrekzionalak. Frantziako presidentetzarako 2007ko kanpaina finantzatzeko Muammar Gaddafi Libiako diktadore zenarengandik... [+]
Leioako Animalien Tratu Txarren Aurkako elkarteak kaleratu berri duen txostenak argi utzi du asto-probetan erabiltzen diren animaliek behar ez duten sufrimendua jasaten dutela. Azaldu dutenetz, Teresa Gamonal albaitari eta etologoak 54 bideo aztertu ditu, eta hainbat faktore... [+]
Guido Crosetto Italiako Defentsa ministroak iragarri duenez, Kretatik gertu zihoan ontzi militar bat "misio humanitarioan" hurbilduko da Flotillara .
Israelek genozidioa justifikatzeko darabilen argudio nagusia da Gaza eta Hamas parekatzea. Denak dira terroristak edo terroristen lagunak. Logika hori ondo ezagutu eta sufritu dugu Euskal Herrian. Bada, Erresuma Batuan ere indarrean sartu dute, Palestinarekiko elkartasun... [+]
Orain arte ez dugu aipatu, baina bada 6-12 urte arteko umeen kirol jarduerari –aisialdiari, oro har– lotuta dagoen eta azpimarratzea merezi duen beste osagai bat: hizkuntza erabilera. Zentzu horretan, euskararen arnasgune dira Eskola Kiroleko programak, lekuan lekuko... [+]
Aurrerantzean, Gipuzkoako klub batean jokatu nahi duen 8-12 urteko umeak ez du derrigorrez Eskola Kirolean parte hartu beharrik izango, EAEko Auzitegi Nagusiak hala ebatzita. Multikirol ereduaren kontrako errekurtsoa jarri duen familiaren hitzetan, ez da bidezkoa erakundeek... [+]
ELA sindikatuak deituta, beste hiru greba egun egingo dituzte Gipuzkoako erresidentzietako eta eguneko zentroetako langileek aste honetan, asteazkenetik ostiralera (hilak 24tik 26ra). %100eko lan kontratuak eskatuko dituzte, baita soldata arrakalarekin amaitzeko eskatu ere; LAB... [+]
Palestinan gertatzen ari denarekiko haurrak ekidistantzian heztea ezinezko bihurtu da ikastetxe (eta etxe) gero eta gehiagotan. Adinaren arabera zer eta nola kontatu konplexua izan badaiteke ere, giza eskubideak, heriotza, injustizia… mintzagai dira ikasgela gero eta... [+]
Hilabeteetako aldarrikapena izan da, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua bertan behera geratu zenetik Donostiara joan behar izan baitute Bidasoaldeko familiek, eta Donostiako zerbitzua gainezka zegoela salatu dute behin baino gehiagotan.