Etxerik gabeko pertsona bat hil da bart Donostian

  • Donostiako Gros auzoan etxerik gabeko pertsona bat gorpu aurkitu dute banku baten atarian, Naiz-ek informatu duenez. Gau hotza izan da, 5ºC-tik behera jaitsi dira termometroak.


2020ko urtarrilaren 3an - 10:44
Etxerik gabeko pertsona baten artxiboko argazki bat.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kalean lo egiten zuen pertsona bat hil da Donostiako Gros auzoan, Secundino Esnaola eta Larroca Aita kaleek bat egiten duten lekuan dagoen bankuan. Autopsiak adieraziko ditu heriotzaren arrazoiak.

Donostian gutxienez 200 pertsona daude etxerik gabe iaz SOS Arrazakeriak kalkulatu zuenez. Instituzioei "beste alde batera" begiratzeari uzteko eskatu zioten.

Etxerik gabekoen egoera gizarteratu asmoz, hainbat lagunek Kaletika izeneko irratsaioa egin dute. Lotura honetan daude entzungai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
2025eko apirilaren 2
Teknologia
Burokraziaz

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!