Etxeratze agindua bertan behera utzi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak

  • Nafarroako Gobernuak 23:00etatik 6:00etara mantendu nahi zuen etxeratze agindua bertan behera utzi du Auzitegi Nagusiak, neurria ez dela proportzionala argudiatuta.


2021eko maiatzaren 11n - 14:25
Pamplona Actual
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ostalaritzako terrazen ordutegi muga ere bertan behera geratu da, etxeratze aginduari lotutako neurria delako.

Etxeratze agindua arrazoitzeko, jendea pilatzea eta kalean edatea saihestu nahi duela esana du Gobernuak. Hori araudi arrunta erabiliz betearazi daitekeela erantzun du auzitegiak, pandemia baino lehen ere hala egiten baitzen. Etxeratze agindurako justifikaturiko beharra ez da harturiko neurriarekiko proportzionala, ebazpenaren arabera.

Nafarroako Gobernuak helegitea jartzeko aukera du orain, Auzitegi Gorenean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude