Etxegabeko pertsona baten hilotza aurkitu dute Donostian

  • Ondarretako hondartza inguruko zubipe batean zendu da 36 urteko mallorkarra, asteazken goizean.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko uztailaren 10ean - 11:48
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Etxegabeko pertsona bat hilotz topatu dute asteazken goizean Donostiako Ondarreta hondartza inguruan, hainbat lagunek gaua igaro ohi duten zubi baten azpian. Diario de Noticias egunkariak emandako informazioaren arabera, 36 urte zituen, mallorkarra (Herrialde Katalanak) eta beste hiru kiderekin pasatu zuen gaua. Gauean, bularraldean min zuela adierazi zuen, baina goizean larrialdi-zerbitzuak iristerako hila zen.

Maiatzean, etxegabeko emakume batek ere bizitza galdu zuen Gasteizen, udalaren ardurapeko zentro batean. Apirilaren 15ean, alarma egoera ezarrita zegoenean, pertsona etxegabe baten gorpua aurkitu zuten Bilbon, Miribilla kiroldegiko behin-behineko aterpetxean. Urtarrilean, berriz, beste bi pertsonaren gorpuak topatu zituzten Durangon eta Donostian.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
2025eko apirilaren 2
Teknologia
Burokraziaz

Eguneraketa berriak daude