Etxegabe bati su ematen ahalegindu da gizon bat Bilbon

  • Txabola batean egiten zuen lo pertsonak, eta hari su emanda erredura larriak eragin dizkio 45 urteko gizonezkoak. Hilketa saiakera egotzita atxilo hartu du Ertzaintzak.


2023ko otsailaren 07an - 11:15
Bilboko Uribarri auzoan, Lezama inguruan gertatu da etxerik gabeko pertsonaren aurkako erasoa.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Joan den igandean, Bilboko Uribarri auzoan, etxerik ez duen gazte bati su ematen ahalegindu zen 45 urteko gizonezkoa, gasolinaz txabola eta ingurua busti eta hari su emanda. Gauerdian gertu zen, lo zegoen gaztea, esnatu egin zen mugimendua entzun orduko, eta alde egitea lortu zuen hainbat erredura larri egin arren.

El Correo egunkariak jakitera eman duenez, egileak berak deitu zuen Larrialdi Zerbitzuetara "etxola batzuei su eman ziela" esanez. Gerora jakinarazi zien pertsona bat zegoela barruan.

Ertzaintzak atxilo hartu du 45 urteko gizonezkoa eta hilketa saiakera leporatu dio.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
2025-10-22
Lurraldea eta arkitektura
Zebra eraikinak

Eguneraketa berriak daude