Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa deitu dute Baionan datorren apirilerako

  • Baionako bestetan ateratako argazki jendetsuarekin, datorren urteko apirilaren 1erako deitu duten manifestaziora deitzen hasi dira Ipar Euskal Herriko etxebizitzaren aldeko eragileak. Iazko azaroaren 20an 8.000 lagun batu zituen deialdi jendetsua gainditu nahi dute eta eragile orori eskatu diote agendan gordetzeko data.

Manifestazio deialdi jendetsua Baionan.

2022ko abuztuaren 2an - 10:58
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Herrian Bizi plataformak uztailaren 4ko batzar orokorrean erabaki du etxebizitza eskubidearen eta herrian bizitzearen alde beste manifestazio bat deitzea, iazko azaroan eginikoa gainditzen saiatzeko.

Etxebizitzaren sektorean eragina duten aktoreei presioa egin asmoz, manifestazioaren data eta ordua jakinarazi dituzte: 2023ko apirilaren 1ean izango da, Baionan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!