Baionako bestetan ateratako argazki jendetsuarekin, datorren urteko apirilaren 1erako deitu duten manifestaziora deitzen hasi dira Ipar Euskal Herriko etxebizitzaren aldeko eragileak. Iazko azaroaren 20an 8.000 lagun batu zituen deialdi jendetsua gainditu nahi dute eta eragile orori eskatu diote agendan gordetzeko data.
Herrian Bizi plataformak uztailaren 4ko batzar orokorrean erabaki du etxebizitza eskubidearen eta herrian bizitzearen alde beste manifestazio bat deitzea, iazko azaroan eginikoa gainditzen saiatzeko.
Etxebizitzaren sektorean eragina duten aktoreei presioa egin asmoz, manifestazioaren data eta ordua jakinarazi dituzte: 2023ko apirilaren 1ean izango da, Baionan.