ETA

Hipercor-eko biktima batek adierazi du ETAk barkamena eskatzea pentsaezina zela

  • Roberto Manriquek, ETAk 1987an Bartzelonako Hipercor merkataritza zentroan egindako atentatuaren biktimak, adierazi du ETAk biktima guztiei egindako mina aitortu beharra duela, baina gehitu du garai batean pentsaezina zela erakundeak barkamena eskatzea.


2013ko otsailaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Bartzelonako Hipercor-en egindako atentatuan 21 lagun hil ziren.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Garikoitz Aspiazuk atzo Pariseko epaitegian ETAren izenean irakurritako agiriaren harira, gutuna plazaratu du Manriquek. Europa Pressek jaso ditu bere hitzak: "[ETAren adierazpen horiekin] jende askok jasan duguna familia gehiagok ez sufritzea lortzen bada, ontzat emango dut hainbat biktimak urtetan egin dugun borroka baketsua", dio Manriquek.

"ETAko kide askok adierazi dute bake prozesuak ez duela atzera biderik", gaineratu du. "Momentu erabakigarri batean gaude. Horregatik, ez dugu ahaztu behar talde terroristako buruetako batek atzo esandakoen modukoak entzutea pentsaezina litzatekeela duela ez denbora asko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETA
2025eko irailaren 3
Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

2025eko irailaren 3
Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!