Roberto Manriquek, ETAk 1987an Bartzelonako Hipercor merkataritza zentroan egindako atentatuaren biktimak, adierazi du ETAk biktima guztiei egindako mina aitortu beharra duela, baina gehitu du garai batean pentsaezina zela erakundeak barkamena eskatzea.
Garikoitz Aspiazuk atzo Pariseko epaitegian ETAren izenean irakurritako agiriaren harira, gutuna plazaratu du Manriquek. Europa Pressek jaso ditu bere hitzak: "[ETAren adierazpen horiekin] jende askok jasan duguna familia gehiagok ez sufritzea lortzen bada, ontzat emango dut hainbat biktimak urtetan egin dugun borroka baketsua", dio Manriquek.
"ETAko kide askok adierazi dute bake prozesuak ez duela atzera biderik", gaineratu du. "Momentu erabakigarri batean gaude. Horregatik, ez dugu ahaztu behar talde terroristako buruetako batek atzo esandakoen modukoak entzutea pentsaezina litzatekeela duela ez denbora asko".