Estitxu Robles-Arangiz abeslariaren izena edukiko du Bilboko Casilda Iturrizar parkeko kale batek

  • Estibaliz Robles-Arangiz Bernaola (Beskoitze, Lapurdi, 1944 - Bilbo 1993) 1967an hasi zen kantari. Hogei urte besterik ez-eta zenbait musika-lehiaketa irabazi zituen eta musika-emanaldiak eskaintzen hasi zen Euskadin, baita Mexikon eta Kanadan ere.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko azaroaren 14an - 08:50

Casilda Iturrizar parkearen ipar-mendebaldeko kanpoaldean dagoen bidea da, Artetxe Kondearen eta Abandoibarra etorbidearen artekoa, momentu honetan izenik izan ez duena. Bertan ez dago inolako eraikinik, ez bizitokirik eta merkataritzakorik, horren eragina jaso dezakeenik.

Bilboko Udalak omenaldia eskaini dio Estitxu kantautoreari Bilbon hil zeneko 25. urteurrenean. Ildo horretan, Alkateak azpimarratu duenez, “ohore handia da Bilboko kale-izendegian hain garai zailean euskal musika eta kultura hainbeste eta hain ondo bultzatzen jakin zuen pertsona baten, emakume baten izena sartzea". Aburtok gaineratu du “frankismoak eta zentsurak ez zizkioten gauzak erraz jarri, baina Estitxuk traba eta oztopo guztiak gainditzen jakin zuen, eta, gaur egun ere, ikurra da milaka musikazalerentzat”.

Udalak, ekintza berri honekin, Zabalkuntza Kultur Taldearen eskariari arreta jarri eta erantzuna eman dio; izan ere, elkarte horrek Udalari proposatu baitzion kale bati haren izena jartzea, Estitxu “euskal kantagintza berriaren figurarik garrantzitsuenetakoa izan zelako, sormenaren eta kulturaren arloan”. Horrela, Bilboko Udalak agintaldi honetan kale-izendegiaren 8 kaleri izena aldatu edo berria eman diegu, eta horietako 7 emakumeen izenak izan dira, den-denak Salbe Zubia izan ezik.

Estibaliz Robles-Arangiz, "Estitxu"

Estibaliz Robles-Arangiz Bernaola (Beskoitze, Lapurdi, 1944 - Bilbo 1993). Robles-Arangiz Bernaolaren familia Iparralden erbesteratuta bizi zen Espainiako Gerra Zibilaren ostean. Estitxuren aita EAJko diputatu eta ELA sindikatuaren sortzaileetako bat izan zen. Estitxu eta haren familia Bilbora itzuli ziren hark 8 urte zituenean. Hamaika neba-arrebatatik gazteena zen eta etxeko giroan izan zituen aurreneko harremanak musikarekin, haren anaiek osatutako Soroak laukotearen eta arrebek osatutako Ainarak laukotearen emanaldiak ikusita.

Estitxu 1967an hasi zen kantari. Hogei urte besterik ez-eta zenbait musika-lehiaketa irabazi zituen eta musika-emanaldiak eskaintzen hasi zen Euskadin, baita Mexikon eta Kanadan ere, ospe handi samarra lortuta. Estitxun lagunek haren eskuzabaltasuna goraipatzen dute, kontzertuak musu-truk eskaintzen zituelako. Hamarkada biko ibilaldian Estitxuk hamabost disko grabatu zituen.

Lourdes Iriondo eta Maite Idirinekin batera, Estitxu hirurogeiko hamarkadako euskal musikaren suspertzaile nagusietako bat izan zen. Euskal kantautore bakarra da produkzioa euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz duena. Estitxu Bilbon hil zen 1993an.

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kantagintza
2024-02-04 | Castillo Suárez
Kaseteak

Iaz Braham bat ezagutu nuen Delhin. Harritu ninduen garagardoa maite zuela eta gaztelaniaz bazekiela. Nire adintsuko zela esango nuke, baina makil baten laguntzaz ibiltzen zen, poliki. Ea zergatik zekien gaztelaniaz, galdetu nion, eta berak umetan Julio Iglesiasen kaseteak... [+]


Maite Idirin kantari hilberriari azken agurra egingo diote asteazkenean Angelun

Maite Idirin abeslaria urtarrilaren 20an hil da. Angelun bizi zen, eta asteazkenean 10:30ean izango da ehorzketa meza. Euskal kantagintzaren ahots ezagunenetakoa izan da. Emakumeen eskubideen alde borroka egin zuen bere bizialdian.


Fernando Unsain musikari, kantari eta ikusentzunezkoen produktorea hil da

78 urterekin iktus baten ondorioz hil da Donostian Fernando San Jose Arze, kultur munduan Fernando Unsain izenez ezagutua. Pertsona garrantzitsua izan da euskal kantagintzan, diskoen grabaketa eta produkzioan eta ikusentzunezkoetan. ARGIAk Fernando Unsainengan kolaboratzaile... [+]


2023-05-04 | Estitxu Eizagirre
Kantak herri baten historia josten duten hari balira?

Ziburuko Liburu eta Disko azokaren aperitif gisa, Hitzen Ahairea emanaldia eskaini zuten maiatzaren 3an Baltsan elkartean Gotzon Barandiaran idazle musikazaleak eta Rafa Rueda musikari literaturzaleak. Euskal kantagintzan barnako bidaiarekin gozatu zuten bertaratu ziren 40... [+]


Eguneraketa berriak daude