Pablo Hasel rap abeslaria espetxeratzeko agindu dute, Espainiako monarkia “iraintzeagatik”

  • Espainiako Auzitegi Nazionalak hamar eguneko epea eman dio Pablo Hasel rap abeslariari bere borondatez espetxe batean aurkezteko. Monarkiaren aurkako irainak zabaltzea eta terrorismoa goratzea egotzita.


2021eko urtarrilaren 29an - 09:32

Hamar eguneko epea eman diote Pablo Hasel rap abeslariari bere bororndatez preso egongo den espetxe bat aurkeratzeko. Espainiako Auzitegi Nazionalak abeslaria espetxeratzea erabaki du, terrorismoa goratzea eta Espaniako erregea iraintzea egotzita. 

2018ko martxoan, Espainiako Auzitegi Nazionalak bi urte eta egun bateko kartzela-zigorra ezarri zion Haseli, baita, 24.200 euroko isuna terrorismoa goratzea eta monarkiaren eta estatuko erakundeen aurkako irainengatik. Horretarako, sare sozialetan argitaratutako 64 mezu eta urtarrilaren 28an YouTube bidez zabaldutako abesti bat froga gisa hartu ditu salbuespen auzitegiak.

 

Twitterren argitaratutako ohar baten ondorengoa adierazi du Haselek: "Ez dakit zere espetxetara eramango nauten, ezta zenbat denborarako ere. Egotzi didaten delituen arabera hogei urtetik gora igaro ditzaket kartzelan. Azkenean ez da elkartasun nahikoa izan adierazpen askatasunaren aurkako auzi hau gelditzeko. Gertaera objektiboak kontatzeagatik kartzelatuko naute, baina ez naute inoiz menderatuko".

Abenduan, bost urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra eskatu zuten abeslari katalanarentzat eta beste hamaika manifestarirentzat, Espainiako Gobernuak Lleidan duen ordezkaritzaren egoitzari "eraso egiteagatik", Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiaren atxiloketaren aurkako protesta batean.

Auzitegi Nazionalean epaitutako artistekin elkatasunez, hainbat rap abeslariren abesti eta biodeklipa.

Adierazpen askatasunik gabe

Auzitegi Gorenaren arabera, abeslariak urte hauetan argitaratu dituen txio eta mezuak ezin dira adierazpen eta iritzi askatasunaren barruan ulertu. Zentzu horretan, eskubide horiek "beste eskubide eta eskakizun konstituzional batzuek" baldintzatzen dituzte, besteak beste, besteekiko errespetua. Nolanahi ere, Haselek adierazi du ez dela erbesteratuko, ezta indultua eskatuko ere, idatzi eta esan duen guztiaz damu ez delako.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
2025-02-20 | Irutxuloko Hitza
Eñaut eta Joseba Alvarezen aldeko elkartasun dinamika abiatu du Piztu Donostiak

Urtarrila amaieran ezarri zieten 5.000 euroko isuna ordaintzen laguntzeko txartelak jarri dituzte Herria, Marruma eta Platero tabernetan.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Raimundo El Canastero taldearen aurkako epaiketa atzeratu dute, akusazio larriagoak egotzita

Asteazkenean izan behar zuen epaiketa dataz aldatu dute Lizarrako alkateak azken momentuan jarritako helegite baten ondorioz. Orain taldeari "gorrotoa sustatzea" ere egozten zaio eta lau urterainoko kartzela-zigor arriskua dute kideek. 


Espetxe zigorrik ez Alvarez aita-semeentzat, pankarta bat jartzen saiatzeagatik Donostian

Asteazken goizean fiskala eta defentsa elkartu dira eta akordio bat erdietsi dute. Joseba eta Eñaut Alvarez aita-semeak 2023ko San Sebastian bezperan Donostiako Plaza Berrian Etxera zioen oihal handi bat teilatutik alderik alde jartzen saiatu ziren. Bertan poliziekin... [+]


2025-01-23 | Leire Ibar
Joseba eta Eñaut Alvarez
“Demokrazia eta adierazpen askatasuna daude, baldin eta dirua badaukazu”

Joseba Alvarez eta Eñaut Alvarez aita-semeei bi urte eta erdiko, eta urte eta erdiko kartzela zigorrak eskatzen dizkiete 2023ko San Sebastian bezperan, Plaza Berrian, Etxera jartzen zuen pankarta bat zintzilikatzen saiatzeagatik. Bi urte geroago, urtarrilaren 29an... [+]


60.000 euroko isuna ezarri diote ‘Indar Gorri’ profilaren kudeatzailari

Sare sozialetan ustezko mezu xenofoboak, gorrotozkoak eta indarkeria bultzatzen dituztenak zabaltzea egotzi diote. Osasunari ere 20.000 euroko isuna ezarri dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Sadarren jokatutako Bartzelonaren aurkako Ligako partidan ikusleen egonaldia... [+]


Irunen Palestinaren aldeko murala egitea debekatu du udalak

Larreundiko Auzo Elkartea mural bat margotzen hasi zenean "gelditzeko agindua" jaso zuen. Izan ere, udalbatzan onartuta dago Palestina eta Israelen arteko auzian hirian ez dutela posizionamendurik onartuko eta "bakea" irudikatuko dela soilik.


2024-07-17 | Gedar
Bi urteko kartzela-zigorra jarri diote Iturmendiko pertsona bati, sare sozialetako zenbait mezu direla-eta

2.700 euroko isuna ere ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Otsailean atxilotu eta inkomunikatu zuten, Twitterreko zenbait argitalpeni lotuta. Manifestazio bat izango da larunbat honetan Iturmendin, errepresioaren kontra eta adierazpen askatasunaren defentsan.


2024-05-03 | Axier Lopez
Oiartzungo Yakovlev 42 musika taldea zigortu nahi du Guardia Zibilak bere abestiengatik

Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.


2024-04-29 | ARGIA
Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu dute beste behin Nabarnizen

Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]


Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


2023-10-30 | ARGIA
Valtònyc rap kantaria Mallorcara itzuli da bost urtez erbestean egon ondoren

Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]


Eguneraketa berriak daude