Estelada ez da soilik independentzia

  • Estelada XXI. mendean demokraziari eman zaion arnasa berritua da. Legedia demokraziaren eta gehiengo baten eskuetan jartzea da. Estelada momentua eta oraina da. Demokraziak derrigorrezkoak zituen, ditu eta izango ditu berrirakurketak. Estelada demokrazia da XXI. mendean.


2017ko irailaren 21ean - 13:24
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Estelada gizarteak burujabetza berreskuratzea da. Merkatuan agintzen duten horiek estatuak erabili dituzte gizartean balore batzuk finkatzeko eta “merkaturatzeko”. Baina diruak ez ditu  arazo sozialak eta identitateak ikusten; are gutxiago bereizten eta sentitzen. Arazo sozialak 2011ko maiatzaren 15ean jarri ziren agerian Estatuan; eta urriaren 1ean nazioen aldarrikapenak jarriko dira. Ondorioz, politika ofizialek berrantolatu egin beharko dituzte bere funtzioa eta legedia gizartea erosoago sentitu dadin XXI. mendean.

Estelada batasuna eta koherentzia da. Estelada aukera da Euskal Herriarentzat, herri eta nazio-gizarte kontzeptu berri bat lantzeko aukera.

Katalunia eta Euskadi biak dira nazioak, bere hizkuntzekin… Estatu berari lotuak, oso antzekoak, parekoak direla esango nuke. Bi errealitate oso desberdin direla dioten horiek agian politika zahar baten eredua babesten saiatzen ari dira. Gizartea, baina, aldatzen doa eta Katalunian alderdi politikoek jarraitu egin diote aldatzen dagoen gizarteari. Agian, horretan dira oso desberdinak Euskadi eta Katalunia.

Eneko Egibar Artola (Politologoa)

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude