Estatu (totalitario) baten azken notak

  • Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak abesti ezagunarekin oroitu naiz, berriro, aurtengo urrian. Abestiak baduelako batetik tristezia eta goibel ukitu nabarmen bat, baina era berean, baita indar eta energia dosi handia ere. Horrexegatik, Katalunian aurtengo urrian (beste behin) gertatu denaren soinu banda izan daitekeela iruditzen zait…

     


2019ko abenduaren 10ean - 08:21
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Oso larriak eta gogorrak baitira Espainiako Estatuak Katalunian erakutsi duen jarrera zein egin dituen gehiegikeriak. Edozein beldurtzeko modukoa eta muga denak gainditzen dituena. Batzuk jada holako gauzetara ohitu direla edo  estatuaren erantzuna justifikatu nahi dutela ematen duen arren. Eta izugarri asaldatzen nau azken honek. Inolaz ere ezin baita normaltzat hartu Espainiako indar desberdinek (polizialak, judizialak…) egindakoa.

Hasteko, urte luzetan zehar estatuak hainbestetan errepikatutako gezurra ebidentzian geratu da. Hamaika aldiz esaten zuten indarkeriarik gabe denari buruz hitz egin eta erabaki ahalko zela… Errealitateak juxtu alderantzizkoa erakutsi du: Espainiaren baitan, iritzia eman eta erabaki nahi izateagatik ordaindu beharreko prezioa errepresioa, kartzela edota exilioa direla, hain zuzen. Eskozian edo Quebec-en normaltasunez, errespetuz posible dena, hots, galdeketa bat antolatzea eta herritarrek erabakitzea, Espainian delitu larria, arazo nazionala da…

Zergatik ordea? Zer dela-eta  hainbesterainoko beldurra oinarrizko eskubide demokratiko bati? Azken hilabeteotan asko aipatu da komunikabideetan diktadorearen hezurren lekualdatzea. Baina, pertsonalki ez zait iruditzen gakoa iraganeko hezurren lurperatze lekua denik, baizik eta iragan frankistaren ADN-ak Espainiako Estatuan eta agintean indartsu jarraitzen duela. Hezurrak tokiz mugituta ez da ezer aurreratzen, praktikan diktadorearen ondorengoek jarraitzen badute gobernuan, justizia egituretan, polizia-etxeetan edota enpresa nagusietan.

Arazoa ez da Katalunia, ezta antolatu zuten erreferenduma ere. Arazoa ez da Puigdemont, ezta Junqueras ere, ez eta ANC, Omnium, CDRak edota Tsunamia… Katalan herriak egin duen "delitu" bakarra bere etorkizunari buruz modu baketsuan eta demokratikoan erabaki nahi izatea izan da

Izan ere, arazoa ez da Katalunia, ezta antolatu zuten erreferenduma ere. Arazoa ez da Puigdemont, ezta Junqueras ere, ez eta ANC, Omnium, CDRak edota Tsunamia… Katalan herriak egin duen “delitu” bakarra bere etorkizunari buruz modu baketsuan eta demokratikoan erabaki nahi izatea izan da. Benetan arazoa duena Espainiako Estatua da, bertako demokrazia gabezia eta iraganarekin eten ezina. Estatutik guztioi bidaltzen zaigun mezua argia da: kontuz estatu interesak ukitzen dituenarekin, horren ondorioak latzak izango baitira…

Beste aldean, Kataluniar gizarteak argi erakutsi du alderdi politikoen gainetik eta aurretik dagoela, alderdiei ere mezu garbia helaraziz: herriaren interesak alderdienaren gainetik jartzeko garaia dela. Bere etorkizuna erabaki nahi duen herri bat dagoela, eta horretarako eseri eta hitz egin behar dela. Zein izan da honen aurrean estatuaren erantzuna, eskaintza? Poliziaren indarkeria basatia manifestari baketsuen aurka, epaiketa politikoak, kartzela zigorrak, exilioa, 155 artikulua…

Baina horixe da Espainiako Estatua. Non bere burua ezkerrekotzat duen alderdi bateko buruak ere egoera honen aurrean erreferendumak debekatzea planteatzen duen konponbide gisa… Horixe da errealitatea. Eta Espainiako Estatua ez da aldatuko: banderak, nortasun agiriak eta hizkuntzak inposatzen dituen estatu bat, militarren desfileak indar erakusle gisa dituena, printzipio demokratikoak urratzen dituena, eta horretaz harro agertzen dena gainera…

Eurei agian indar, sendotasun erakusle iruditzen zaie hori guztia. Baina errealitatean, ahultasun sakon baten zantzuak besterik ez dira. Oinarri sendorik eta etorkizun jasangarririk ez duen estatu baten isla. Demokratatzat hartzea kosta egiten dena, edozein arazoren aurrean erakusten duen jarrera totalitarioa, autoritarioa medio. Gatazka politikoak konpontzeko poliziaren indarkeriaz eta epaitegi partzialez gain beste errezetarik ez duena. Indarkeria hori dena, azken finean, estatu (totalitario) baten azken noten erakusle da. Mina ematen duten notak, burrunba askokoak, agian horrexegatik, baina azken notak…

Hori bai, Mikel Laboaren lagun Lluis Llach-ek oraindik abesten duen bezala, denok tiraz soilik eroriko da estatu totalitario hori. Ezin gara Kataluniara begiratzera soilik mugatu. Euskal Herrian ere gure etorkizuna erabakitzeko prozesuak martxan jartzeko eta mugitzeko ordua da. Herritarron ordua, eta baita alderdiek behingoz konpromisoak hartu eta euren hitza betetzekoa ere.

Enpresen Antolaketa eta Zuzendaritzan lizentziatua
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


Analisia
Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]


2025-09-17 | Iñaki Murua
'Azalapain'

Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]


2025-09-17 | Mikel Zurbano
Berdintasuna

Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]


2025-09-17 | Cira Crespo
Modernoak gara?

Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


Eguneraketa berriak daude