Maiatzaren 17, 18 eta 19an Tattoo Circus Euskal Herria Topaketen laugarren edizioa ospatuko da Bilboko Karmelan. Egitarau anitz eta oparo baten inguruan ehunka pertsona erakartzen ditu ekimen herritarrak, edizioz edizio gehiago. Hamarnaka lagun daude antolakuntzan haien aletxoa jartzen, eta Oihana Alberdi Elorriaga haietako bat da. Berarekin mintzatu da ARGIA.
Noiz eta zertarako sortu zen Tattoo Circus?
Tattoo Circus espetxeen aurka eta presoen alde egiteko erreminta da, topaketa forma hartzen duena. Hori guztia gorputzaren moldakuntzak oinarri duen kulturarekin uztartzen da, besteak beste: tatuaje, piercing, zulatzeak edo eskarifikazioa.
Lehen edizioa Erroman egin zen 2007an. Geroztik Europako hainbat hiritan antolatu da, lekuan lekuko izaera propioak garatuz. Euskal Herriari dagokionez, 2012an Eibarreko gaztetxean izan ginen lehenik, eta Bergarakoan bi urte geroago. 2017an Donostiako Añorga auzoko Firestone Lantegi berreskuratuan antolatu genuen. Bilboko Karmelan prestatu dugun aurtengoa, beraz, Tattoo Circus Euskal Herria Topaketen laugarren edizioa da.
Tatuajeak, piercingak, eskarifikazioa... ez da oso mundu ezaguna jendartean, baina Tattoo Circusek ikusgarritasuna ematen dio.
Edizioz edizio jende gehiagok ezagutzen du Tattoo Circusen funtsa, eta partaidetza handia izaten da. Egunero 250-300 bazkaritik gora eman izan dira, eta jendearen joan etorria itzela da uneoro. Masajeak, Shibaria eta suspentsio askea gero eta publiko gehiagorengana heltzen dira. Tatuaje, zulatze eta piercing-ak egiteaz gain, proposaturiko beste eskaintzei ere ondo erantzuten dio jendeak.
Karmela oso espazio handia da, eta halere betetzea espero dugu. Ematen du eguraldia ez dugula lagun izango asteburuan, baina karpak jarriko ditugu eraikinaren kanpoaldean ere eroso egon gaitezen.
Igande arratsaldeko Cabareta “ikusgarria” izango dela diozue.
Kabareta Tattoo Circuseko indarguneetako bat da, jende asko elkartzen da ikusteko. Artista eta adierazpen artistiko oso desberdinak batzen ditu emanaldiak, oinarri komun baten inguruan. Espektakulu bizia eta entretenigarria izan dadin saiatzen gara: hiru orduko iraupena du eta halere laburra egin ohi da.
Zer beste gauza nabarmenduko zenuke aurtengo egitarautik?
Pertsona guztiak eroso egon daitezen saiatu gara: hitzaldietan itzulpen zerbitzua egongo da gaztelaniara, euskarara eta keinu hizkuntzara –euskara lehenesten dugu–; arauz kanpoko funtzionaltasun fisikoak dituzten pertsonentzat egokitu ditugu espazioak; gatazka protokoloa garatu dugu telefono bat eta gune bat egongo dira inork beharrik izanez gero.
Otorduei, edatekoei zein saltzeko materialei dagokionez, ahal izan dugun heinean bidezko merkataritzara eta tokiko produktu ekologikoetara jo dugu. Presoei idazteko txokoa egon da, Suspensing askeak egiteko aukera, tatuatzaile kopuruak gora egin du…
Asko gara antolakuntza lanetan gabiltzanak, baina Tattoo Circusa denon artean aurrera ateratzea nahi dugu. Inork ez du inorentzat lan egiten bertan, beraz, errespetuz jokatu eta parte hartu!
Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]
Euskal Herritik eta Kataluniatik abiatu da aurtengo Mugak Zabalduz karabana. Calaisko itsasartea, Frantziako Estatuan du helmuga, giza eskubideak bermatzea eta berehalako erregularizazioa eskatzen ditu besteak beste.
30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.
Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]
Euskal Herrian zein munduan, gero eta ugariagoak dira lurraren defentsan sortzen diren mugimenduak, bizitzari eusteko ezinbestekoa den lurraren balioa aldarrikatzen dutenak. Borroka hauek ez dira soilik erresistentzia; itxaropenaren eta konplizitatearen oinarri ere bihurtu dira... [+]
“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]
Kasuan "inpunitatea gailendu ez dadin" egingo du lan, "Poliziaren berezko izaera salatzearekin batera". Hiru aldarri zehatz egin ditu: foam balak eta jaurtigaiak debekatzea, polizien identifikagarritasuna bermatzea, eta brigada mugikorraren desegitea.
1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]
Emakundek babestutako Hizkuntza aldaketa sozialerako tresna: hizkuntza inklusiboaren erabileraren ondorio batzuen azterketa teorikoa eta enpirikoa ikerketak ondorioztatu du hizkuntza inklusiboa erabiltzea garrantzitsua dela genero ezberdintasunak ez areagotzeko.
Uda giroan barneratuta, heldu dira herriko festak, baita sexu erasoen salaketen gorakada ere. Gozamenerako guneak sortzeko hilabeteetako lana egiten dute jai eta txosna batzordeetako kideek, eta goraipatzekoa da espazio horiek bermatzeko herritar boluntarioek egiten duten... [+]
HoBBea proiektua hiru elkarte hauek elkarlanean egina da: Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Biolur eta Hazialdeko. Nekazari-okinaren figura indartu nahi dute HoBBea proiektuaren bidez, eta lurraldeko ogi ekologikoa kontsumitzearen balioak eta onurak ezagutarazi nahi dituzte... [+]
Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]
Sanferminak ate joka direla, Iruñerriko feministek Alde Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte, eraso sexisten aurkako aldarria zabalduz.
"2000. urteko San Joan egunez, aspaldiko urteko jende multzorik handiena bildu zen Andoaingo Goikoplazan, hamabiak jotzearekin batera dantzarako prest. Lehenengo aldiz gizon eta emakumez osatuta zegoen axeri-dantzarien taldea zen". Hitz horiekin ireki zuen "Emakumeak... [+]
1.300 milioi eurotik gorako 2 milioi isun baino gehiago ekarri ditu legeak. Atzera botako zutela hitzeman zuten PSOEk, Podemosek, Sumarrek, EH Bilduk, ERCk, EAJk, Juntsek nahiz BNGk.