Espainiako Armada, Eusko Jaurlaritza eta EHU elkarlanean Elkano uztailean omentzeko

  • Eusko Jaurlaritzaren menpeko Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak eta Euskadiko Kirol Portuak eta EHUko Bilboko Ingenieritza Eskolak parte hartuko dute uztailaren 6an eta 7an Getarian Espainiako Armadak antolatu duen ekitaldian. Juan Sebastian Elkanoren Mundu Biraren V mendeurrenaren ospakizunen barruan “inoizko omenaldirik handiena” egin nahi diote militarrek sustatutako ekitaldiaren bitartez.

Espaniako militarrak argazkiaren erdian, hilabete hasieran Donostian egindako ekimenaren aurkezpenean. Argazkia: Elkano Zeruertza

2019ko apirilaren 26an - 11:05

XV. mendean Espainiako Inperioaren zerbitzura mertzenario gisa aritu zen Juan Sebastian Elkano itsas-gizon getariarraren mundu biraren 500. urteurrena martxan da. Diru publiko andana inbertituta, EAEko eta Espainiako instituzioek hainbat ekitaldi antolatzeari ekin diote.

Ekitaldi horietako bat da uztailaren 6an eta 7an Getarian egingo dutena: “Elkanoren Zeruertza”. Ekimenaren antolatzaile nagusia Espainiako Armada da. Elkano omentzeko prestatzen ari den hamaika ekimenen buru Espainiako Armada ezarri baitu Espainiako Gobernuak. Armadaren eta Espainiako Gobernuaren esanetan, Elkanok egindakoa “Espainiako Armadaren historian inoiz egindako balentriarik handiena” da.

Uztaileko ekitaldiaren bitartez, Juan Sebastian Elkanori “inoiz egin zaion omenaldirik handiena egin nahi diote, eta horretarako itsasoarekin lotutako “lau ontzidiak” batu nahi dituzte: merkataritzakoa, arrantzakoa, militarra eta kiroletakoa. Horregatik, itsasoarekin lotutako zenbait elkarte batu dira ekimenera, tartean lau klub nautiko eta hainbat arrantza elkarte, besteak beste.

Espainiaren itsas-enbaxadorea Getarian

Uztailaren 6an bela-ontzien estropada bat antolatu dute, Getxo-Getaria eta Hondarribia-Getaria zeharkaldiak egingo dituzte. Eta bela-ontziez gain, ontzi mota guztientzat irekitako zeharkaldi bat egingo dute, ‘rally nautiko’ moduan. Ehun bat ontzi bildu nahi dituzte Espainiako Armadaren ‘Juan Sebastián de Elcano’ itsasontzia Getariara heltzen denerako.

Juan Sebastian Elcano ontzia, militarren eskola izateaz gain, Espainiak itsasoan duen ikurrik ezagunena da, eta bere bidaietan Espainiaren enbaxada lanak egiten ditu. "Disziplina, laguntasuna, balentria eta patriotismoa dira itsasontzi honetan lantzen diren bertuteak", Espainiako Itsas Infanteriaren Komandante izandako Juan Chicharroren hitzak dira Elcano ontziaz. Egun Francisco Franco Fundazioaren burua da Chicharro.

Getariara uztailean helduko den Elcano itsasontzia Kubara heldu zen pasa den astean. Itsasontziko giroaren erakusgarri, han militarrek grabatutako bideo hau zabaldu da sarean:

 

 

Meza eta omenaldia

Uztailaren 7an, Elkanoren omenez Getarian egingo duten beste jarduera bat San Salbador Elizan meza bat izango da, Salbatore abesbatzaren parte-hartzearekin. Horren ondoren, ontzi guztien ordezkariek, tartean Elcano ontziko 197 militarrek, omenaldi-ekitaldi bat egingo dute Elkanoren monumentuaren aurrean.

Ondorengoak dira militarrek sustatutako “Elkano Zeruertza” ekimenera batu diren erakundeak:

Espainiako Armada

Lehen Mundu Biraren V mendeurrenaren Espainiako Batzordea 

Espainiako Armadako Itsas Museoaren Fundazioa

Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza

Bizkaiko Merkataritza-Itsasketako Kapitainen Elkartea

EHUko Bilboko Ingenieritza Eskola

Euskadiko Bela Federakuntza

Euskadiko Kirol Portuak

Hondarribiako Klub Nautikoa

Club de Pesca de Atún de Lekeitio

Elkano Arrantzaleen Kofradia

Hika Txakolindegia

Getariako Ostelaritza

Itsasamezten – Kapitain, Patroi eta Itsaszaleen Elkartea

Orza Armadores  Getxoko Kirol Portua

Pasaiako Itsas Arrantza BHI

Abrako Klub Nautiko Erreala - Real Sporting Club

Donostiako Klub Nautiko Erreala

Espainiako ‘Real Liga Naval’

Zumaiako Nautika Elkartea


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elkanoren mundu bira
“Euskal Herri dekoloniala” aldarrikatuko dute Gasteizen, Elkanoren mundu biraren urteurrenean

Asteazkenean mobilizazioa egingo dute bigarren urtez jarraian, "ipar global eta zuriaren menderatze historikoa" salatzeko.


‘Sin Límites’ edo nola errepikatu lehen mundu birari buruzko narratiba konbentzionalak

Irailaren 6an Victoria ontzia Sanlucar de Barramedara iritsi zeneko V. mendeurrena ospatu zuten, bost mende lehenago portu hartatik abiatu eta hiru urte geroago lehen mundu bira osatu izana gogoan. Horrelako oroipen ospakizunetan ohikoa denez, urteotan zeharkaldia gogoratzeko... [+]


2022-09-06 | ARGIA
“Euskal Herri dekolonialaren alde egin nahi dugu lan”

Eusko Jaurlaritzak irailaren 6a jai-eguntzat izendatu du Euskal Autonomia Erkidegoan, Juan Sebastian Elkanok munduari emandako bira ospatzeko. Gasteizko herri ekimenak elkarretaratzea egin du General Loma enparantzan. Adierazi duenez, "aurrera eraman nahi dugun mobilizazio... [+]


2022-09-05 | Axier Lopez
Getariako eta Filipinetako lehorreratzeak, nork zer omentzeko?

Asteartean Elkanoren Lehorreratzea herri antzerki berezia egingo dute Getarian. Eusko Jaurlaritzak ezarritako jai egunarekin bat eta Elkano Cadizko Sanlúcar de Barramedara heldu zela 500 urte bete direla eta. Halere, ez da mundu bira horrek eragindako lehorreratze... [+]


2022-08-29 | ARGIA
‘Gure heroiak. Elkanoren eta Euskal Herriko kolonialisten historia bat’ liburuaren lehen aurkezpena ostegunean Getarian

Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaien presentzia aztertu du ARGIAko kazetari Axier Lopezek Gure heroiak liburuan, nazioartean sinbolo horien inguruan dagoen eztabaida Euskal Herriratzearen garrantziak mugituta. Liburua ARGIAren... [+]


2022-07-23 | Nekane Txapartegi
Nor garen eta zer izan nahi dugun...

Eguneroko ariketa inkontzientea gai bilakatu da Euskal Herriko egonaldian. Ez daramazkit egun asko eta jada arnasa estutu zait behin baino gehiagotan... Begirale moduan nabil ene herria bilatu eta berrezagutu nahian. Lehen ez ote nituen gauzak ikusi nahi edo atzerapauso galanta... [+]


Jaurlaritzak 15.000 euroko diru-laguntza zuzena eman dio Elkano Fundazioari kongresu bat antolatzeko

Eusko Jaurlaritzak uztailaren 5ean egindako Gobernu Bileran erabaki zuen Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren bitartez 15.000 euroko diru-laguntza ematea Elkano Fundazioari.


2022-07-14 | Peru Iparragirre
Axier Lopez
“Dekolonialitateari buruzko eztabaida pil-pilean dagoenean gure zilborrari begirako diskurtsoak gailendu dira hemen”

Gure heroiak liburua idatzi du Lopezek Elkanoren mundu biraren bosgarren mendeurrenaren aitzakian, eta ARGIAk argitaratuko du, irailean. Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaiek duten presentzia aztertu du, nazioartean sinbolo... [+]


Eguneraketa berriak daude