Espainiako Kongresuak Franco Erorien Haranetik ateratzeko eskatu du

  • Espainiako Kongresuko Konstituzio Batzordeak onartu egin du Francisco Franco diktadorearen hilotza Erorien Haranetik ateratzeko eskaera. PSOEk aurkeztutako Legez besteko proposamenarekin Espainiako Gobernuari egin diote eskaera hori, baita auzitegi frankisten zigorren baliogabetzea ikertzea ere.


2017ko martxoaren 9an - 11:48
Erorien Harana. Erorien Harana.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Onartutako testuak Memoria Legea modu eraginkorrean ezartzea galdegiten du, eta 2011n aditu talde batek egindako gomendioak betetzearen alde egiten du: Francoren hilotza atera eta lekuari beste esanahi bat ematea.

Beste hainbat neurri ere proposatzen ditu testuak: frankismoaren biktimen egun bat ezartzea; Franco, bere diktadura, nazismoa, edota xenofobia goraipatzen duten ezein erakunderi laguntza publikoak kentzea, eta hobi komunak kokatu eta hilotzak ateratzea.

Eskaera babestu dute PSOE, Unidos Podemos, Ciudadanos, ERC, EAJ eta EH Bilduk; PPk kontra bozkatu du eta UPN abstenitu egin da. Nahiz eta babesa eman dioten, Unidos Podemos, ERC eta EH Bilduk ez dute nahikoatzat jo testua, eta PSOE gobernuan zegoenean ahalegin gehiago egin ez izana aurpegiratu diote.

2105eko azaroan hiru abokatuk, horien artean Baltasar Garzón, eskaera hori egin zioten gobernuari, eta Erorien Harana “Memoria gunea” bilakatzeko proposatu. Gobernuak, ordea, ez zuen eskaera onartu, eta abokatuek helegitea jarri zioten Auzitegi Gorenean; aurreko astean ebatzi zuen helegitea ukatzea.


Frankismoa kanalean gehiago
2026ko otsailaren 19
Itzaletik Argira
Itzulera (1979)

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.