Espainiako Gobernuak atzera egin du: haurrek kalean paseatzeko aukera izango dute

  • Jasotako kritika andanagatik iritziz aldatu behar izan du Espainiako Gobernuak. "Espainiakoa entzuten dakien gobernua denez", Osasun ministro Salvador Illak adierazi du haurrek paseoak emateko aukera bermatuko dutela.

2020ko apirilaren 21an - 20:44

Osasun ministro Salvador Illak esan du asteazkenean Kongresuak Alarma Egoeraren dekretuaren luzapena onartuz gero, horrek eskumena ematen diola berari neurriak ezartzeko. Eta hartuko dituen neurri horien artean haurrei paseoak emateko aukera dagoela.

Illak ez du azalpen gehiago eman nahi izan gai honen inguruan. Kazetariek galdetu diote ea zergatik aldatu duten jarreraz lau ordutan eta paseoak bermatzea zehazki zer esan nahi duen. Ez duela krontraesanik ikusten goizean eta arratsaldean gobernuak adierazitako neurrien baldintzen artean, eta "zuhurtziaz" jokatzen jarraituko dutela adierazi du, betiere "gizarteari eta adituei entzuten dakien gobernua delako Espainiakoa".

Eguerdian, aldiz, Espainiako Gobernuak adierazi du 14 urtetik beherako haurrek helduak laguntzeko aukera izango dutela, besteak beste, "erosketak egin, bankura edo farmaziara joateko". Hala iragarri du Maria Jesus Montero bozeramaileak.

Kritika asko ordu gutxian

Kritika asko jaso du goizeko neurriak. Alarma Egoeraren luzapen berria ez babesteko mehatxua egin du PPk: "Dekretua aztertuko dugu eta erabakiko dugu". Ciudadanos alderdiko bozeramaile Ines Arrimadasek haurren neurria aldatzea eskatu du.

Mas País, ERC eta Madril, Aragoi, Andaluzia eta Galizako ordezkariek, besteak beste, argi kritikatu dute dute haurrak heldu batekin supermerkatura, farmaziara edo txakurra paseatzera joateko neurria. Zentzugabekeritzat jo du horietako askok, tartean, Generalitateko presidente Quim Torrak esan du neurria "absurdua" zela.

Podemos barrutik ere kritikak

Osasun ministroaren prentsaurrekoaren aurretik, Pablo Echeniqueren ahotik, Podemosek eskatu dio bera kide den Espainiako Gobernuari jarreraz alda dezan. Aurretik, Bartzelonako alkate Ada Colauk jarrera aldatzeko eskatu dio gobernuari. Teresa Rodríguez Andaluziako parlamentariak eta Arabako Podemoseko diputatu Juan López de Uraldek publikoki ere kritikatu dute neurria.

Sare sozialetan ere oihartzun handia izan dute kritikek. Euskaraz #SOShaurrak eta gaztelaniaz Espainiako Estatuan joera nagusia izan den #NiñosEnLaCalleYA traoletan kritika asko aurki daiteke. Protesta horien artean, euskal herritar batek abiatutako sinadura bilketa dago. Bost ordutan 120.000 sinadura lortu ditu haurrak aire zabalera, eta ez supermerkatura, irteten utz ditzatela eskatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude