Haurrek “helduei erosketak egiten laguntzeko” baimena izango dute 27tik aurrera, baina ez paseoan ibiltzeko

  • Gaurko Espainiako Ministro Kontseiluaren ostean azaldu dituzte apirilaren 27tik aurrera indarrean jarriko diren haurrentzako konfinamenduaren baldintza berriak: heldu batekin lagunduta, erosketak egitera, bankura edo farmaziara joateko aukera izango dute.

Argazkia: Dani Blanco

2020ko apirilaren 21ean - 14:36
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

14 urtetik beherako haurrek helduak laguntzeko aukera izango dute, besteak beste, "erosketak egin ala farmaziara joateko". Hala iragarri du Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko bozeramaileak gaurko prentsaurrekoan. "Irteera kontrolatua izatea" da asmoa.

"Badakigu lasaitasun partziala dela. Haur gehienak etxean egon dira, kutsatuta egoteko probabilitatea oso txikia da. Irteera kontrolatua izatea proposatzen dugu eta gurasoen erantzukizuna eskatzen dugu", gaineratu du Monterok. "Haurrak gurasoekin atera ahal izango dira aurretik gurasoek egiteko aukera zuten zereginetan. Orain, adingabearekin egin ahal izango dituzte. Ez dago denbora-mugarik. Adingabeak helduarekin edo egunerokoan bizi den pertsonarekin joan behar du".

Haurren konfinamendua arinduko zutela adierazi zuen Pedro Sanchezek duela bi egun. Horretaz galdetuta, orduan esandakoa eta gaurko neurriaren artean kontraesanik ez dagola esan du Monterok.

Haurrak patinetez edo bizikletaz joateko aukerari dagokionez, bozeramaileak esan du ez dagoela "aholkatuta", baina onartu du ez dela gauza bera "urtebeteko" edo "hamahiru urtetik beherako" haur bat. Monterok ez du argitu adingabeek maskarak eraman beharko dituzten ala ez, eta onartu du "zaila" izan daitekeela maskarak behar bezalako segurtasun neurriekin eramatea.

Salbuespena Europan

Europako gainerako estatuek eta hainbat nazioarteko osasun, pediatria eta psikologia erakundeek gomendatzen dutenari entzungor egin dio Pedro Sánchezen gobernuak, Eta hala, Espainiako Gobernuak haurrentzat ezarritakoek Europako neurririk gogorrenak izaten jarraituko dute. Alemania, Franzia, Erresuma Batua, Suitza, Austria, Italia eta Europako beste zenbait estatuk neurrietan jasota dute haurrak aire zabalera ateratzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!