Espainiak 8.000 euroko indemnizazioa ordainduko dio torturak salatu zituen aktibista andaluziar bati

  • Europako Giza Eskubideen Auzitegiak arrazoia eman dio Agustín Toranzari, Sevillako Casas Viejas zentro soziala hustu zutenean torturak salatu zituen aktibistari. Andaluziako Junta eta Espainia zigortu ditu epaiak.

2007an hustu zuten Casas Viejas zentro soziala.

2018ko azaroaren 21an - 18:15

Hamaika urte pasa dira gertakari haiez geroztik. Sevillako Casas Viejas zentro sozialak etxegabetze-agindua jaso zuen 2007an, eta berehala hustu zuten. Kaleratzean torturak jasan zituela salatu zuen Agustín Toranzok, egun batzuk geroago egindako prentsaurreko batean, bideo eta irudi batzuen bitartez.

Andaluziako gobernuak 6.000 euroko isuna jarri zion, “tortura” ez zela argudiatuta. Herriaren “defentsan” eginiko jarduera bat zela zioten, eta ez informazioa atera nahi izan edo umiliatzea, azken hori baino ez baita tortura Juntaren hitzetan. Orain, ordea, tortura egon zela frogatu da, El Saltok jaso duenez.

Estrasburgoko Auzitegiak 2014an onartu zuen kasua eta aztertuko zela adierazi zioten Toranzori. Lau urte pasa ondoren, asteartean iragarri dute epaia: Espainiako Gobernuak 1.200 euroko indemnizazioa ordaindu beharko dio Toranzori Juntak jarritako zigorrarengatik, 4.000 torturengatik eta 3.000 euro baino gehiago auziak izan duen kostuarengatik. 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Joxe Arregi oroitu dute heriotzaren 43. urteurrenean, Zizurkilen

Torturapean hil zuten zizurkildarra gogoratzeko ekitaldia egin dute igandean. Tortura aitortu eta erreparatzeko bitarteko gehiago eskatu dituzte.


Euskal Herriko torturatu guztiak saretzeko ekimena aurkeztu dute Torturaren Aurkako Egunean

Euskal Herriko Torturatuak Saretzeko Talde Sustatzaileak aurkezpen agerraldia egin du Bilbon. Torturatu guztiak batuko dituen sare bat osatzeko lan egingo dute, eta topaketa bat iragarri dute urtebete barrurako. Torturaren aitortzan torturatuak agente aktibo izate aldarrikatu... [+]


2024-02-11 | Nekane Txapartegi
Ubelduak moretuz, tortura itzaletik argitara

1999ko martxoan Aiztondo bailaran jazotako gertaera latzak ez ziren eraso isolatuak izan, Espainiako Estatuak Euskal Herriaren aurka emandako beste urrats errepresiboaren zati baizik. “Todo es ETA” (Dena da ETA) doktrinaren menpean, atxilotu eta inkomunikaziopean gu... [+]


Eguneraketa berriak daude