Eslovakiak COVID-19aren test azkarra egingo die asteburu bakarrean herritar guztiei

  • Munduko lehen herrialdea da horrelako erabaki bat hartzen. Militarrak arduratuko dira antolaketaz. Gobernuak ez du zehaztu proba egitea borondatezkoa edo derrigorra izango den.


2020ko urriaren 19an - 16:48
Jaroslav Nad Defentsa ministroa, apirileko agerraldi batean.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Igandean Eslovakiako Errepublikako gobernuak ministroen kontseilu berezia egin zuen, eta ondoren Jaroslav Nad Defentsa ministroak eman zuen erabakiaren berria, Efe berri agentziak zabaldu duenez. Herritar guztiak deitu ditu Gobernuak COVID-19aren antigenoen test azkarrak egitera, urriaren 31 eta azaroaren 1eko asteburuan. Lehenago proba pilotua egingo dute, datorren asteburuan, birusaren eragin handiena sufritzen ari diren lau eskualdetan. Azken bi asteotan kutsatutako herritarren kopuruak gora egin du herrialdean.

Indar Armatuak zuzenduko dute operazioa, eta 8.000 soldadu mobilizatuko ditu gobernuak. Herritarrak hauteskundeetan bozka ematen duten tokietara deituko dituzte, 6.000 hautesleku orotara. Militarrek, osasun arloko profesionalek eta zibilek osatutako talde bat egongo da hautesleku bakoitzean.

Proba, derrigorrez edo mehatxupean

Gobernuak ez du zehaztu proba egitea boluntarioa edo derrigorrezkoa izango den. Derrigorrezkoa izatea erabakitzekotan, legea erreformatu beharko du aurretik gobernuak. Borondatezkoa izatekotan, gobernuak iradoki du proba egiten ez duten herritarrak laguntza sozialak edo zerga-salbuespenak galtzeko arriskua izan dezaketela. Hamar urtetik beherako haurrak soilik daude salbuetsita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!