Eskolaz kanpoko aisialdi euskalduna bermatzeko eskatu diote gurasoek Gasteizko Udalari

  • Euskaraz izango direla iragarri baina gaztelaniaz izaten amaitzen duten ekintzak, teorian elebidunak diren eta praktikan gaztelania hutsean egiten diren saioak edota zuzenean euskaraz eskaintzen ez den aisialdia. Gasteizko gurasoen kexak ugariak dira eta mezu garbia dute: instituzioek antolatu edo finantzatzen duten haur eta gazteentzako aisialdian euskara bermatzeko erantzukizuna dute.

"Haur txikien euskarazko eskaintzak egoera hobea duen arren, haur nagusiago zein gaztetxoei zuzendutako eskaintzan hutsune edo eskaintza eza nabarmena da".

2023ko ekainaren 14an - 01:00
Azken eguneraketa: 2023-06-19 10:33
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hiriburuko 18 ikastetxetako guraso elkarteek egin dute bat aldarrikapenarekin. Zabalganako eskolako guraso den Bergoi Madernazek ARGIAri azaldu dionez, berari ere gertatu zaio: euskaraz eskaintzen zen ikastaro batean izena eman eta gero gaztelaniaz egin da ikastaroa. “Ekintza pribatu gehienak, akademiak eta bestelakoak, gaztelaniaz dira, eta Udalak eskaintzen duen aisialdian maiz gaztelania gailentzen da, kontrol faltagatik”. Beste adibide bat jarri du: ekintza ugari elebidun moduan eskaintzen dira (igeriketa ikastaroak, esaterako), baina praktikan, euskaraz ez dakien ikasleren bat baldin badago, sarritan gaztelaniaz baino ez dira egiten. Gainera, kontatu duenez, Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak azpikontratatzen dituzten, finantzatzen dituzten edo modu batera edo bestera parte diren hainbat ekintzatan euskara ez da bermatzen.

Hori guztia gerta ez dadin neurriak har ditzatela eta aisialdiko euskarazko eskaintza zabal dezatela eskatu diote gurasoek instituzioei: “Instituzioek gidaturiko eta ordainpeko ekintzetan euskara bermatuta ikusi nahi dugu”.

"Eskola bakarrik ez da euskalduntzeko gai. Ongi pasatzeko ekintzetan ere euskaraz aritu daitezkeela eta eremu guztietan euskaraz bizitzeko aukera dutela ikusi behar dute haur eta gazteek, eta aisialdiak berebiziko garrantzia du horretan"

Hauek dira eskaera babestu duten hamazortzi guraso elkarteak: Eguzkilorea guraso elkartea (Lakuabizkarra ikastetxea); Ikasberri (Adurtza); Aldaiaberri (Aldaialde); Basartea (Ramon Bajo); Ibaikide (Ibaiondo); Aintzira (Salburua); Mariturri (Mariturri); Leku-Eder (Tokieder); Abendaño (Abendaño); Luis Elejalde (Rogelia de Alvaro); Amezti Txiki (Zabalgana);Zokozorri (Odon de Apraiz); Umandi (Umandi); Oihan (Arantzabela); Errekabarri Eguzkia (Errekabarri); Izartegia (Angel Ganivet); Armentxo (Armentia); Olabideko gurasoen elkartea. Behin-behineko zerrenda da, duela hilabete hasi baitira guraso elkarteak beraien artean saretzen aldarrikapenaren bueltan, eta ez dutelako oraindik astirik izan Bigarren Hezkuntzako zentroekin lantzeko.

Gazteen artean, “hutsune eta eskaintza eza nabarmena”

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak ere, arazo bera berretsi du: Euskal herriko biztanleek helarazten dizkieten kexen arabera, erakunde publikoetatik antolatzen diren hainbat ekintza, tailer, hitzaldi zein bestelakoetan euskarazko eskaintza urriagoa izaten da eta askotan, euskaraz iragarritakoak ere baldintzatu egiten dira edo nagusiki gaztelaniaz egitera pasatzen dira. “Haur txikien euskarazko eskaintzak egoera hobea duen arren, haur nagusiago zein gaztetxoei zuzendutako eskaintzan hutsune edo eskaintza eza nabarmena da”, adierazi du Agurne Gaubeka Behatokiaren zuzendariak.

Euskararen ezagutzak Araban izan du hazkunderik handiena, eta datu horien atzen eskolaren eta gurasoen ahalegin handia dagoela azpimarratu dute agerraldian. “Baina eskola bakarrik ez da euskalduntzeko gai –azaldu digu Bergoi Madernazek–. Ongi pasatzeko ekintzetan ere euskaraz aritu daitezkeela eta eremu guztietan euskaraz bizitzeko aukera dutela ikusi behar dute haur eta gazteek, eta aisialdiak berebiziko garrantzia du horretan. Ahalik eta eremu gehienetan egon behar du presente euskarak”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#3
Maddi Ane Txoperena Iribarren  |  Pikara Magazine
#4
Manuel Casal Lodeiro
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Euskararen etorkizuna "jokoan" dagoela ohartarazi dute Donostian

Mugikortasun agenteen euskara eskakizunaren sententzia salatzeko, Egiako Justizia jauregiaren aurrean elkarretaratu dira Donostian.


2025-09-16 | Jon Torner Zabala
On.eus ataria sortu dute Ipar Euskal Herriko eragileek, euskararekin laguntzeko

"Ez da izango hainbeste iritziz beteriko webgunea, laguntzarako baliabideen bilduma baizik", azaldu digu Arantza Egigurenek, On.eus webgunearen arduradunetako batek. Astearte goizean aurkeztu dute Baiona Ttipian, On! sorgunean. Erabiltzaileak lau multzotan banatu... [+]


Euskalgintzarekin zubi lanak berreraiki nahi ditu EEPko zuzendari berriak

Ttitto Betbeder Euskararen Erakunde Publikoko zuzendari berriaren ustez kontzertazioa sustatu behar da euskalgintzarekin eta aholku batzordea biziarazi berriro.


2025-09-15 | Euskal Irratiak
Frantziar gobernua gabe baina elkarteen sustenguarekin iragan da EKEren administrazio kontseilua

Eztabaida gutirekin baina herriaren indarrarekin egin du bere administrazio kontseilua Euskal Kultur Erakundeak irailaren 13 honetan. 70 eta 80 elkarteen ordezkaritza hurbildu zen mobilizaziora, baina suprefeta eta DRACa gabe egin behar izan dute.

 


2025-09-12 | Sustatu
Euskararen Kultur Erakundea arriskuan finantzazio murrizketagatik; elkarretaratzea larunbatean

Euskal Kultur Erakundeak (EKE), Ipar Euskal Herriko euskarazko kulturaren eragile garrantzitsuenak, arriskuan dauka bere burua, eta elkarretaratze deitu du larunbaterako Uztaritzen. Frantziako Estatuaren laguntzetan 30.000 euroko murrizketa jasan dute 2025ean (udan jakinarazia),... [+]


Baionako merkatuan euskaraz eta gaskoiz aritzeko kanpaina abiatu dute

Orain Baionako merkatuko saltzaileek afitxa bidez jakinarazten dute euskaraz eta gaskoiz aritzeko prest direla. Baionako Herriko Etxeak duela bi urte abiatutako euskara plangintzaren ildotik ekintza abiatu du.


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


“Gasteiz Euskararen Hiria ekimena euskara erdigunean jartzeko eguna da”

Larunbat honetan Gasteiz Euskararen Hiria ekimenak hartuko du Gasteizko Andre Mari Zuriaren plaza. Goizean hasi eta gauera arte, “euskararen aldeko festa handia” izatea nahi dute euskalgintzako eragileek, kirol jarduerak, kultur emankizunak edo arratsaldeko... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


2025-09-10 | Kanaldude
Su eta Gar izarrak
MULTIMEDIA - solasaldia

'Su eta Gar' musika talde baten izen bezala ezagutzen duzu? Orain, exoplaneta baten eta bere izarraren izena ere badela jakinen duzu. 'GJ 486' izarra, Virgo konstelazioan, eguzkitik 27 argi-urtera dagoen nano gorri bat da eta bere inguruan Lurra baino hiru aldiz... [+]


‘Esnatu ala hil’, kaleko euskaltzaleentzako liburua ondu dute Goikoetxeak eta Iurrebasok

Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]


2025-09-08 | Ahotsa.info
Bideoa: Labaren irekiera festa ospatu dute Iruñean

Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]


Eguneraketa berriak daude