Eserialdia egin dute Nafarroako haur eskoletako grebalariek Hezkuntza Departamentuan

  • Maiatzaren 2tik greba mugagabean daude 0-3 Plataformako langileak, eta astelehen goizean Iruñeko Hezkuntza Departamentuko sarrera okupatu dute. Foruzaingoak identifikatu egin ditu eta banan-banan bertatik aterarazi.


2022ko maiatzaren 30an - 16:41
Hezkuntza Departamentuko sarrera okupatu dute grebalariek. / Argazkia: @haritzpg

Ikasgeletako ratioak txikitzea eta soldatak igotzea eskatzen dute Nafarroako 0-3 Plataformako langileek, besteak beste. Horregatik, greba mugagabean daude maiatzaren 2az geroztik. Eserialdi zaratatsua egin dute maiatzaren 30ean, Iruñeko Santo Domingo kaleko Hezkuntza Departamentuan. Sarrera okupatu dute, eta aldarrikapen oihuak egin, Naizek jaso duenez: “Gimeno [Hezkuntza kontseilaria], negoziatu ala dimititu”, “Postureo gutxiago eta negoziazio gehiago”. Foruzaingoa bertaratu eta banan-banan atera ditu handik, baita protestan zeudenak identifikatu ere.

Maiatzaren 25ean bilera egin zuten 0-3 Plataformako ordezkariek, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federaziokoek eta Hezkuntza Departamentukoek. Soldata igoera soilik proposatu zieten langileei, baina baztertu egin zuten: “Ez dago bermerik gaur egin diguten proposamena finantzatu ahal izateko”, argudiatu zuen Eider Garde Plataformako kideak, Ahotsa.infok argitaratu duenez. Halaber, ez zituzten eskaini grebalariek exijitzen dituzten beste eskaerak. Kalitatezko haur eskolak eta zerbitzu duina eskatzen dute. Greba mugagabean segituko dute langileek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Mutualitateek osasuna negozio bihurtu dutela salatu dute

Gizartea kontzientziatzeko eta informatzeko kanpaina bat abiatu dute LAB, CGT, STEILAS, ESK, CNT eta LSB-USO sindikatuek, Nafarroako Osasun Plataformak eta Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak.


Grebaren eta langile borrokaren balioak aldarrikatu dituzte sindikatuek Maiatzaren Lehenean

Milaka langile elkartu dira Iruñean, Bilbon, Gasteizen, Donostian, Baionan eta Maulen egindako manifestazio eta ekitaldietan. Langile eskubidea defendatu eta lortzeko, greba erreminta ezinbesteko gisa aldarrikatu dute sindikatu guztiek. LAB lehen aldiz... [+]


Manifestazio eta aldarri ugari Maiatzaren Lehenerako

ELA sindikatuak mobilizazioak egingo ditu Bilbon eta Iruñean, eta LABek, berriz, Iruñean.


2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Eguneraketa berriak daude