Ertzaintzak presoen argazkiak kendu ditu Txori Barroteren txosnatik Bilbon

  • Igande goizaldean agertu da txosnan argazkiak kentzera, Auzitegi Nazionalaren agindua betearaziz. Argazkiek “biktimak iraindu” ditzaketela ebatzi zuen Alejandro Abascal epaileak larunbatean.


2019ko abuztuaren 19an - 09:24
Ertzaintza, presoen argazkiak kentzen. Argazkia: @goikodeustu.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hainbat polizia auto gerturatu dira Bilboko Arenaleko konpartsen gunera igande goizean. Banan-banan, Txori Barrote konpartsaren txosnan eskegita zeuden euskal preso politikoen argazkiak kendu ditu poliziak. Ertzaintzak Auzitegi Nazionaletik heldutako agindua bete du.

Larunbatean, zaintzan dagoen Alejandro Abascal epaileak presoen argazkiak kentzeko agindua eman zuen, ETAren biktimak “iraindu” ditzaketela argudiatuta. Dignidad y Justicia elkarteak egindako eskaerari erantzun zion horrela Auzitegi Nazionaleko epaileak.

248 ohe huts

Presoen argazkiak zeuden tokian lelo bat jarri dute Txori Barrote konpartsako kideek: “248 ohe huts gehiago gure bihotzean! Maite zaituztegu!”.

 

 

 

Lelo berria jarri dute konpartseroek presoen argazkiak zeuden tokian. Argazkia: @goikodeustu.

 

 

 

 


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.