Ertzaintzak hainbat pertsona zauritu ditu Madres Mercedariasen bigarren greba egunean, sindikatuek salatu dutenez

  • Polizia langileen aurka oldartu da hauek Bilboko Itsas Museoan sartzen saiatu direnean. Fevas erakundea ekitaldi bat egiten ari zen bertan, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari politikoekin. 


2023ko maiatzaren 10ean - 09:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bilboko Itsas Museora eraman dituzte gaur Madres Mercedariaseko langileek "justizia eta lan duinaren" aldeko aldarriak, Gorabide, Aspace eta Gaudeko beharginekin batera. Greba bateratua abiatu zuten atzo lau enpresetan, eta bigarren lanuzte eguna egin dute gaur. 

Fevas erakundeak topaketa egin du museoan Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariekin (gizarte-ekintzako diputatua tartean). LABek azaldu duenez, aniztasun funtzionaleko sektoreko erakundeak barnebiltzen ditu Fevasek, Gorabide, Gaude eta Aspace, tartean. "Itsas Museoaren barruan, zaintza lanekin negozioa egitearen arduradunak biltzen ziren", salatu du sindikatuak, "kalean, aldiz, lan horiek egiten zituzten emakume langileak. Alde batean negozioa, duintasuna eta borroka bestean". 

Gauzak hala, elkarretaratze zaratatsua egin dute grebalariek museoaren atarian, eta tentsio uneak bizi izan dira barrura sartzen saiatu direnean. Ertzaintza beharginen aurka oldartu da eta hainbat pertsona zauritu ditu, LABen salatu duenez. "LABeko ordezkari bat ospitalera eraman behar izan dute eta beste langile batzuk zauritu dira. Horiekin guztiekin gure elkartasun osoa adierazten dugu".

 

 

Sindikatuak EAJri leporatu dio sortutako egoeraren erantzukizuna, eta ohartarazi du egoera bideratzen ez bada mobilizazio eta greba deialdi gehiago egingo dituztela. 

Antzeko aldarriak dituzte lau enpresetako beharginek: lan hitzarmenen negoziazioak desblokeatzea eta soldatak igotzea, bizitzaren garestitzearekin parekatzeko. Horri lotuta, Madres Mercdariaseko langile baten nominaren irudia zabaldu dute sare sozialetan, 1.000 eurora iristen ez dela salatzeko:

 

Gainera, Orozkoko langileen kasuan beste aldarri bat ere dago mahai gainean: Ibarra auzoko zentroa ez ixtea. Izan ere, Madres Mercedarias kongregazio erlijiosoak adierazi du urte amaieran utziko diola azpiegitura hori kudeatzeari. Horregatik, beste hainbat protesta ekimen egin dituzte bertako langileek azken hilabeteetan.

Argazkiak: Madres Mercedariaseko langileak eta LAB sindikatua


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Greba mugagabea abiatuko dute Maderas de Llodioko langileek astelehenetik aurrera

Hala iragarri dute langileek ostegun arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioaren amaieran.


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


5.000 lagun batu dira Baionan, Macronen austeritate politikak salatzeko

Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.


2025-09-11 | Gedar
Kaleratzeen kontra, lanuzteak egingo dituzte Maderas de Llodioko langileek

Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


2025-08-19 | Gedar
22 langile kaleratuko ditu Bridgestonek azpikontratatutako Serveok

Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.


2025-08-19 | Axier Lopez
Euskotren "animalien tratu txarren" iragarle

LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Eguneraketa berriak daude