Ertzaintzak Gasteizko Salburuan egindako “sarekada arrazista” salatu dute hainbat eragilek

  • Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten. 

Gasteizko GKSk otsailarean 18an, asteartean eginiko elkarretaratzea. GKS

2025eko otsailaren 20an - 16:59
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Auzoko gazte batzuek antolatu zuten futbol txapelketa batean "gazte-bandetako kideen presentzia posiblea" argudiatuta egin zuen sarekada Ertzaintzak: Gasteizko GKSk astearte iluntzean eginiko elkarretaratzean salatu zuenez, polizia operazioaren unean futbol kantxetan zeuden 44 pertsona atxiki, idenfitikatu, miatu edo kolpatu zituzten ertzainek. 

Antolakundearen arabera, Ertzaintzaren sarekada "arrazakeria kasu argia" izan zen, eta ez zen "kasualitatea" izan txapelketan parte hartzen zeuden gehienak "pertsona arrazializatuak" izatea, Gasteizen etorkinen aurkako kriminalizazio kanpaina ugari egin baitira Gasteizko GKSren ustez.

Gasteiz Antirrazista dinamikak "sarekada arrazista" gisa deskribatu du igandean Salburuan egindakoa, eta gertakariaren harira argitaratutako idatzian Ertzaintzak "kirol kantxetan aurrera eramaten ari zen giroa zapuztu" zuela gaitzetsi dute, eta miaketak "arrazializatutako gazteei" zuzendu zitzaizkiela.

Salburua "auzo koloretsua" dela aldarrikatzeko, argazki jendetsua ostiralean

Salburua Burdinbide auzo elkartea ere Gasteizko GKS nahiz Gasteiz Antirrazista eragileei batu zaie Ertzaintzaren operazio "neurrigabea" salatzeko deietan. Auzo elkartearen ustez, gazteen ekimenak "aberasgarriak" dira eta komunitatea eraikitzen laguntzen dute. Iragarri dute Salburua den "auzo koloretsua" aldarrikatzeko argazki jendetsua egingo dutela otsailaren 21ean, ostiralean, arratsaldeko 17:30ean, auzoko Ekialdeko parkean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
Protesta egingo dute Los 40 Summer Live jaialdiaren aurka, Zarautzen

Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


Anna Tsing: kapitalismoaren hondamendietako bizirauteak aztertzen dituen antropologoa

Field Guide to the Patchy Anthropocene: The New Nature (Adabakien Antropozenoen gida-liburua: Natura berria) liburua frantseseraturik, Atlantikoaren alde honetan dugu Anna Tsing antropologo amerikarra uda hastapen honetan. Antropozenoari –gizakion jarduerengatik Lurrean... [+]


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Egurtzegi egoitza Usurbilen
Adinekoen desioak errespetatuko dituzten etxeak diseinatzen

Usurbilgo Kalezar auzoko Egurtzegi zaintzadun etxebizitzak zaharren egoitza tradizionaletako logeletatik bereizten dira, bizilekuak eskainiz. Usurbilen zaintza eredu kolektiboaren alde lan egiten dute, zeinak pertsonak eta horien lehentasunak erdigunean jartzen dituen. ARGIAk... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


2025-07-30 | Axier Lopez
Ahidura

109 elkartek adierazi berri dute, tartean Munduko Osasun Erakundeak edo Mugarik Gabeko Medikuek, Gazan gosete masiboa sufritzen ari direla, Israelgo Gobernuak hala erabakita. Bi milioi lagunen kontra gosea arma gisa erabiltzen ari dira, etekin politikoak lortu asmoz. 2025ean,... [+]


Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Eguneraketa berriak daude