Ertzain batek EAEko CCOOko industria idazkariari sudurra hautsi dion unea bideoan grabatu dute

  • Ertzaintzak ITPko grebalarien aurka egin du gogor goizean Barakaldon. Enpresak 87 langile kaleratu nahi ditu.


2021eko otsailaren 1ean - 16:22
Astelehen goizeko protesten irudi bat. Argazkia: eitb.eus.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

CCOO sindikatuak berak zabaldu du bideoa Twitterren. Irudietan ikusten da nola altxatzen duen borra ertzain batek, aurrean duen pertsonaren aurka kolpea zuzenean buruan askatzeko. Sudurrean ematen dio, eta sindikatuak salatu duenez sudur-trenkada apurtu dio EAEko industria arloko bere idazkari orokorrari. “Borra kolpe gutxiago eta irtenbide gehiago PCBko langileentzat”, aldarrikatu du CCOOko industria federazioak.

Hemen kolpearen unea:

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Eguneraketa berriak daude