Errumaniarrak baino ez ziren

  • Istripu handia izan da Azkoitiko Azkarate portuan aste honetan. Hiru gizonezko hil ziren eta hainbat zauritu ere izan ziren. Albiste lazgarria, ezbeharrak jotzen duen guztietan bezalaxe.

Argazkia: Maxixatzen

Berriak tristetu nau, normala den moduan. Baina beste kontu batek larritu nau gehien: hildakoen jatorria nola aipatu duten, nire ustez era oker eta kezkagarrian.

Gipuzkoan gehien saltzen den kazetan "un vecino de Eibar y dos rumanos" ziren hildakoak. Horrela zekarren titularrean. Errumaniarrak ez ziren, antza, inongo bizilagunak. Tira, Eibarko bizilaguna ere ez zen Eibarren bizi, baina hori beste kontu bat da.

Baina kontu lexiko batean geratu izan balitz ha, gaitzerdi (zoritxarrez, lexikoak ia beti azaltzen du pentsamoldea). Bizkaian gehien saltzen den egunkariak, Gipuzkoakoaren enpresa berekoak, hurrengo egunean zioen istripuaren errua "errumaniarrena" zela. Aho bete hagin laga ninduen izenburuak. Higuinduta, itxi egin nuen berripapera. Inoiz ez zait suertatu halakorik irakutzea auto-istripu larri baten biharamunean. Bakarrik falta zen esatea albistean DBEa, RGIa alegia, kobratzen zutela.

Baina titular nazkagarri horiez gain, beste gauza batek ere eman dit antentzioa, nola aurkeztu dituzten hiru hildakoak komunikabide askotan. Eibartarraren gainean, adinaz gain, beste gauza asko jakin ditugu: Elgoibarren bizi zela, non egiten zuen behar, zenbat ume zituen, zein afizio zeuzkan, nongo kide zen,... Beste bien gainean, ostera, ezer gutxi. Errumaniarrak zirela eta adina. Kitto! 

Gizon errumaniar horiek ez ote zuten izenik? Eta familiarik? Ez dute umezurtzik laga? Alargunik? Gorpuak Errumaniara eroango dituzte? Eta non bizi ziren? Bakarrik? Pisu konpartitu batean? Zer zeukaten gogoko? Futbolzaleak ziren, ala nahiago zuten karta jokoan ibiltzea? Kantari onak ote ziren? Musika tradizionala zuten gogoko, edota pop-a? Zer dela eta etorri ziren ona? Zelan tratatu ditugu? Merezi izan die?

Zenbat galdera, inork erantzungo ez dizkigunak. Zenbat malko alferrik. Heriotzak berdintzen omen gaitu, baina komunikabideen esanek ez.

Albiste hau Eibar.org blog komunitatean argitaratu da eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude