Errigoraren oliba olioaren kanpaina abian da

  • Otsailaren 19tik martxoaren 2ra, Nafarroa hegoaldeko oliba olio birjina estra eskatzeko aukera izango da, bost litroko bidoietan: bidoi ekologikoa 32 eurotan, eta arrunta, 22,5 eurotan.


2016ko otsailaren 19an - 09:37
Errigoraren oliba olioaren kanpaina aurkeztu dute Gasteizen egindako prentsaurrekoan. Argazkia: Errigora
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

70 herritara ailegatzea da aurtengo erronka, herri bakoitzeko hainbat eragilerekin elkarlanean: “Auzolanarekin batera, elkarlana da Errigoraren lan moldea”. Eskaerak egin ahal izango dira kanpaina garatuko den herrietan banatuko diren esku orriak betez, edota webgunearen bitartez.

“Nafarroa hegoaldeak berezko dituen produktuak eguneroko kontsumo ohituretara ekartzeko proposamena, eta kontsumitzaile arduratsuak herriz herri saretzeko saiakera” da Eskutik Eskura ekimena. Ekimen horren helburua da Nafarroako olioa “euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan” jasotzea, “bertako ekoizpenari bultzadatxoa” ematea, eta “ekoizleak euskarara oraindik gehiago erakartzea”.

Urtez urte garatzen ari den ekimena da. 2014an, errota bakarrak hartu zuen parte, iazkoan bik, eta aurtengoan lauk: Cascanteko La Casa del Aceitek, Ablitaseko kooperatibak, San Isidro del Pinarreko Bardeak eta Arrotzeko Ekolok.


Errigora kanalean gehiago
2026ko martxoaren 22
3. eguna | KRONIKA
Eskutik eskura herria eginez

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...