Errigora, bost urte euskara, jasangarritasuna eta komunitatea uztartuz

  • Nafarroako hegoaldean euskalgintza laguntzeko ekimen gisa sortu zen Errigora 2013an, baina ez da zalantzarik beste balore asko ere sustatzen dituela, besteak beste, bertako produktua kontsumitu eta sustatu, auzolana eta balore jasangarrien inguruko komunitate zabala eratu. Kanpaina berri bati ere ekin diote.


2019ko otsailaren 28an - 10:47
Bost urte bete ditu Errigorak eta martxoaren 7tik aurrera kanpaina berriari ekingo diote.

2013ko udazkenean egin zuen Errigorak bere lehen kanpaina. “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” lelopean, Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako ia 9.000 kutxa banatu zituzten Euskal Herriaren luze-zabalean eta 112.000€ bideratu zituzten bertako euskalgintza hauspotzera.

Zalantza guztiak uxatuz, oso harrera ona izan zuen proposamenak. 30 herri ingurutan egin zuten kanpaina lehen urte hartan, eta 30.000 litro olio eta 50.000 ontzi kontserba heldu ziren 1.500 bat sukaldetara. Hurrengo lau urteetan kanpainak izan duen hazkundea ikaragarria izan da: 5 urtetan 240.000 litro olio eta 700.000 ontzi kontserba baino gehiago banatu dira, eta 2018ko kanpainan 6.500 etxetan egin zuten eskaera.

Kanpainaren planteamendua, oinarrian, bere horretan mantendu da 5 urteotan. Hala ere, nabarmen zabaldu da eskaintza eta, kontsumitzaileekin batera, asko hazi da parte-hartzen duten ekoizleen kopurua. Honez gain, 2017an azpimarratzeko aldaketa bi jasan zituen kanpainak: olioa eta kontserbak bi txandatan eskatzetik guztia batera eskatzeko planteamendura pasa ziren (banaketa eta ordainketa bi txandatan mantendu arren) eta produktu guztiak ekologikoan ere eskaintzeko pausua eman zuten.

Boste urte hauetan egindako lanaren informazio ugari ikus daiteke Errigorak zabaldu duen txosten honetan.

Kanpaina berriari dagokionez, martxoaren 7tik 22ra egin ahal izango dira eskaerak, errigora.eus web gunean ala tokian toki banatuko diren eskuorriak. Dagoeneko Euskal Herriko 70 lekutan egiten dira banaketa horiek.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errigora
'Eutsi geureari' goiburuarekin abiatu da Errigoraren udaberriko kanpaina

Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari'  izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]


14.000 saskitik gora saldu ditu Errigorak, eta 185.000 euro bideratuko ditu euskalgintzara

Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.

 


Errigora, hamar urte euskarari puzka

50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.


Ludoteka euskaldunak Nafarroa erdi eta hegoaldean, aisialdian ere haurrak euskaraz aritu ahal izateko

Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]


Suteei aurre egiteko, auzolana eta elkar-laguntza

Iazko udan suteek panorama iluna utzi zuten Nafarroan, argazkiko San Martin Unxen lurren %95 kiskali zuten. Asko hitz egin zen hedabideetan suteek eragindako kalteez, baina nola aurre egin gero eta sute gehiago eman daitezken testuinguruari? Nafarroako Gobernuaren interes falta... [+]


Eguneraketa berriak daude