Erriberako PSNk zortzi hizkuntzatan eskatzen du botoa, baina euskaraz ez

  • Honakoa da PSN Nafarroako Alderdi Sozialista Erriberan herritarren botoa eskatzeko erabiltzen ari den karteletako bat. Aste honetan Lodosan eta Vianan bederen ikusi dituzte gisa honetakoak.


2023ko maiatzaren 18an - 10:50
Azken eguneraketa: 2023-05-19 10:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zortzi hizkuntza erabiltzen dira: gaztelania, portugesa, ingelesa, arabiarra, errumaniera, frantsesa, alemana eta ukraineraz.

Deigarria egiten da, euskararik ez dagoelako hizkuntzen artean, eta aldiz, euskaldunak egon badaude Erriberan, seguruenik hizkuntza horietako gehienetan dauden hiztunak baino gehiago gainera.

Horrek esan nahi du, agian, PSNk ez duela uste Erriberako euskaldunei zuzenduta botorik erakar dezakeenik. Edo agian, eta hau hipotesi sinesgarriagoa da, euskara erabiltzeak botoak kenduko dizkiola uste dute Erriberako sozialistek.

Oso aspaldikoak dira euskararen aurkako jarrerak Nafarroan, baina azken urteetan Erriberan bereziki sustatu dira, baita eremu instituzionaletik ere. Adibidez, 2019an Tuterako Udalak udaltzaingoaren lanpostu baterako oposizio-lehiaketa argitaratu zuen eta alemana, frantsesa eta ingelesa jakiteak bost puntuko balioa izan zuen, eta euskararen ezagutza ordea, ez zen baloratu.

Euskararen 2021eko VII. Inkesta soziolinguistikoaren arabera, Nafarroako herritarren %37 euskara sustatzearen aurka zegoen, 2016an baino %2 gutxiago, baina 2011n baino hiru puntu gehiago oraindik.


2026ko uztailaren 6
Barra warroak
Urteten jakena

2026ko uztailaren 1
Enplegu Publikoaren Legea | Josu Aztiria, EH Bilduko legebiltzarkidea
“Orain, gutxienez, gure lege proposamena bizirik dago”

2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
LAB: "Ez da hau momentuak eskatzen duen lege aldaketa"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...