Erresistentzia errotu


2021eko azaroaren 24an - 08:52
Azken eguneraketa: 09:54

Zalantzarik gabe, azaroaren 20an Baionan iragan manifestazioa esanguratsua izan da. Hasteko, ukan duen garrantziagatik, hunkituak diren jendeengan eta gaietan egonezin gero eta handiagoa adierazi duelako. Esanguratsua, halaber, antolatzeko moldeagatik eta nabarmendu dituen ahotsengatik, lan handi baten erpina edo, beharbada, etorkizuneko mobilizazio desberdinen abiapuntua.

Zentroan antolakunde zenbaitek osatu plataforma bat dago, politika zintzoagoak eta erregulatuagoak bultzatzeko palanka bat izan nahi duena, azken urteotako militantzia nagusien dinamikei segitzen dien planteamenduarekin, erakunde zibil erne eta egituratua izan nahi duena, hautetsi eta tokiko arduradunekin elkarlanean. Gai izanen da botere publikoei eragiteko, logika komertziala baino azkarrago izanik? Egindako ahaleginak merezimendu bat badu: galdera konplexu bati erantzun zehatzak ekarri nahi izatea. Eta, dagoeneko, hondamendia mugatzea ez litzateke gaizki. Agian emaitzak anbizioen parekoak izanen dira; nolanahi ere, abian jarri motor handi horrek posibilitate, ikuspegi eta eztabaida ugari irekiko ditu.

Aitzina egiteko aski? Dena ezin da laudorioa izan. Adibide gisa, Hazparneko auzapeza Baionako manifestaldi horretan errezibitzea, dakigularik zein diren bere herriko gazteek okupatu gaztetxetik kanporatzeko egin dituen ahaleginak, jabetza pribatuaren izenean eta irtenbide bideragarririk proposatu gabe: horra gauden egoera ulertzeko beste elementu bat. Beste behin, jaka ederrez jantzi oportunisten bandak herriaren ondoan agertzea atsegin du eta dantzara sartu da Euskal Elkargoko lehendakaria buru, neurri eta adierazpen merkeen truke. Logika hori taktika interklasistek eta mezu lisatuek errazten dute, jakina, are gehiago orain indarrean ezarria eta onartua denean. Agian, guztiz soziala den etxebizitzaren auzian, aukera zorrotzagoak pixkanaka txertatzeko beharrari erantzunen diote plataformako erakundeek; dinamikaren ardatz nagusia izan nahi dutenek eskaera horri erantzun beharko diote.

Haiek ere badakite mugimendua anitza dela, plurala. Holakoxea da, eta gero eta gehiago izanen. Hainbat lekutan garatzen diren eta dagoeneko batailak irabazi dituzten tokiko talde heterogeneoetatik hasiz, Urkoin bezala. Edo paisaia markatu duten okupazio horiek ernalduko dituzten umeak, bereziki BOST talde ohiaren segidan edo Donamartiriko 5G-ren aurkako ekimen garailearen ondotik. Badira ere higiezinen agentzien erakusleihoetan maiz loratzen diren tindaketak, batzuetan hozka bat edo gehiago igotzeko irrikaz, pinturaz haratago joateko. Eta komunista-antifaxistek egiten duten azterketa binarioa, instituzioak arazoaren parte direla eta ez batere konponbidearen partzuer. Ziur aski, beste bultzada eta elkarte ahanzten ditut, zeren eta lur eta etxe krisi honetan Ipar Euskal Herriko militante eta jarraitzaileak eraldatzen eta zabaltzen ari baitira, hainbesteraino non segur den aipatu gabeak utzi ditugula. Aspalditik etsai komun bat behar zen, eta, batez ere, egoera larri bat, gordina, berriz ere orok elkarrekin martxan jartzeko, zatiketak baretzeko eta batasun gehixeago bilatzeko. Engaiatzen diren sektore guztiak indartuko direla espero dezagun, salbuespenik gabe.

Ekimen gurutzatuak ala antagonikoak? Oraingoz ezin da garbi erantzun, etorkizuna irekia baita. Hasierako lerroan jende asko dago asmo eta helburu desberdinekin, eta anitzek bere kaperarako predikatzeko joera dutela sendi da. Konbergentzia argirik ez den bitartean, tendentzia lehiakideek bide paraleloak hartzea desiragarria da, eraginkortasun-irizpide honekin: desberdintasunak modu adimentsuan artikulatzeko gaitasuna, urraketak saihesteko.

Nolanahi ere, taldekatze horizontaletan eta siglarik gabekoetan hobeto sentitzen garenentzat, aldi baterako edo denbora luzerako okupazioak, desobedientziak eta ekintza zuzen desberdinak gauzatzeko asmoak ditugunentzat, oraingo mikropolitiketatik atera eta hortzak egitea da kontua, helburua izanik irauteko antolatzea, poliki eta segurki. Puzzleko pieza ainguratua bihurtzeko, zertan eta noiz arte bakoitzak berea finkatzeko.

Batzuek pentsatuko luketenen aurka, lehentasuna ez da “libertitzeko” erradikaltasun-bilaketa bat. Bidean diren eraikuntzen edo zementuz bete proiektuen inguruan, ZADen edo Lur jazartzeen bezalako mugimenduei hurbiletik begiratuz sortuko diren gatazketan, goiz edo berant eragina izanen duten ekintza-bitarteko egokiak hautatzea planteatuko da. Ahal den neurrian, eta gure indar eta ahalmenez jabetzen garen heinean, mugimenduaren grabitate-zentroa mugitzea proposatzen dugu, erasokorragoa bihurtzeko, indarrean den sistematik kanpoko alternatiba gehiagorekin.

Beste lurralde-proiektu bat asmatu behar da, eraldaketa sozial eta ekologiko sakonekoa, ekintzei eta hitzei beldurrik izan gabe, beti guk bezala pentsatzen ez duten lankideak kontuan hartuta.

Eredu baten aurkako borroka da, aberatsei erraztasun guztiak ematen dizkiena are aberatsago bilakatzeko, zigor gabe eta berdin gehiengo handiaren kalterako bada ere. Mutualitateak eta altruismoak sortzeko borroka da gurea, lurraren eta etxebizitzaren aldekoa, euskal herri-iraultzaren proiektua elikatzeko aurrekari bihur dadin, zendako ez, guztientzako doako etxebizitza eta lurzati batekin. Ez gehiago, ez gutxiago!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Analisia
Grebak, sistema eraldatzeko

ARGIAren efemerideen kanalean topatu dut berri zaharra: 1918ko apirilaren 23an, Irlandako langileek greba orokorra egin zuten I. Mundu Gerrarako derrigorrezko erreklutamenduaren aurka. Langileen eta independentziazaleen erantzunari esker, Britainia Handiak atzera egin behar izan... [+]


Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Teknologia
Esnearen bidea

Automatizazioaren eta abereen inguruan kuxkuxeatzen ari nintzela, ukuilu automatizatuen informazioa hasi naiz eskuratzen. Nire idazmahaiaren erosotasunetik idazten, gizakion kontsumorako modu masiboan esplotatzen ditugun abereen bizitzak nahiko penagarriak direla iruditzen zait,... [+]


2025-04-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Rowling ala Millerey

Errepikatu nirekin: Sara Millerey. Ez dezagun ahaztu bere izena. Transfeminizidioaren biktima da Millerey: gorrototzaile transmisogino batek torturatu zuen, besoak moztu zizkion eta bizirik bota zuen ibaiertz batera. Bi orduko agoniaren ondoren hil zen.

Errazagoa da J.K... [+]


2025-04-30 | Sonia González
Zaurgarritasunaren tranpa

Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]


2025-04-30 | Aingeru Epaltza
Europar bizimodua

Posible da, nonbait, zoriontasuna neurtzea. Are, bada horretan tematzen denik. NBEk ez du arrakasta handirik munduko bakeari eusten, baina halako tasuna planetan zehar nola dagoen banatua erakusten du urtero, txosten batean. Funtsean zerrenda bat da, herrialdez herrialde, zein... [+]


Errolda denontzat!

Maiatzaren 11n, igandea, Errekalde plazan (Bilbo) hitzordua dugu euskal hiri eta herrietan bizi diren pertsona guztiek errolda izan dezaten aldarrikatzeko korrikan. Ekintza hori gure udalerrietan bizi den inor erroldarik gabe ez egotea bultzatzen duen kanpaina zabal baten... [+]


2025-04-30 | Sukar Horia
Turismotik bizi, ala nekez bizi?

Duela urtebete eskas Espainiako aireportuen sarea kudeatzen duen AENA enpresa publikoak iragarri zuen Loiuko aireportuko terminala handitu nahi duela. 2024an 7 milioi bidaiariren langatik gertu gelditu zen eta, handitzeak aurrera eginez gero, 2030. urtetik aurrera 13-14 milioi... [+]


Eurokeynesianismo militarra

Europa berrarmatu. Europa defendatzeko berrindustrializatu. Hori da azkenaldian Europar Batasuneko agintari politikoek sustatu nahi duten agenda, Europako defentsari buruzko Liburu Zuria, Europa BirArmatu eta 2030 Prestasuna planen bidez. Militarismoa sustatzeko aitzakiak dira... [+]


Norabidea erakusten duten zenbait ohar, Aritz Otxandianori gertatutakoaren harira

Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]


2025-04-23 | Behe Banda
barra warroak
Unpopular opinion

Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Eguneraketa berriak daude