Erreniegan fusilatu zituztenak gogoan izan dituzte

  • 1936 eta 1937 urteen artean gutxienez 93 pertsona fusilatu zituzten Erreniega mendian. Atzotik, 20 oroitarrik gogoratuko dituzte.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko azaroaren 20an - 13:20
Erreniega mendian 1936ko fusilatuak gogoan izateko jarritako oroigarria. (Arg.: Euskalerria Irratia)

Fusilatutako horien herri bakoitzeko harri bat jarri dute Erreniega mendian. Hemeretzi herri, hemeretzi harri. Baina bada beste harri bat ere: hogeigarren bat Erreniegan fusilatu baina haien gorpuzkinak agertu ez diren horien omenez.

Argazkia: Andrea Aiape @aaiape
Argazkia: Andrea Aiape @aaiape
Argazkia: Andrea Aiape @aaiape
Argazkia: Andrea Aiape @aaiape

Albiste hau Euskalerria Irratiko webguneak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1936ko gerra
Cuelgamuroseko indusketetan eskuin muturraren presio eta sabotaiak salatu dituzte auzitegi-medikuek

Madrilgo Cuelgamurosen, Erorien Harana deituriko monumentuan arkeologoak egiten ari diren indusketetan etengabe ari dira jasaten eskuin muturreko jendeen presioa, hala adierazi du Pako Etxeberria auzitegi-medikuak. Egunotan, biktima errepublikarren senideek bisitatu ahal izan... [+]


2024-04-26 | Xuban Zubiria
Memoria berreskuratzeko usurbildarrak lehen lerrora

Andatza mendia memoria leku bihurtu zuen Usurbil 1936 elkarteak apirilaren 13ko birsortze historikoan. Herritarren lan boluntarioarekin berreskuraturiko lubakiak antzezleku bihurtu ziren egun batez. Gerraren eraginez Usurbilen jazotakoak elkarbanatzeko enegarren ekimena izan da.


Gernikan sirenak beste urte batez deiadarka, palestinako herritarren eta Bakearen Artisauen eskutik

87 urte bete dira ostiral honetan, 1937ko apirilaren 26an abiazio faxistak Gernika bonbardatu eta sarraskitu zuenetik. Urtero legez ekitaldi andana antolatu dute erakunde eta eragile sozialek. Tartean, pasealekuan eta Astra fabrikan dauden sirenak martxan jartzea.


1936ko Otxandioko bonbardaketaren pilotuari demokrazian emandako kondekorazioak kenduko dizkiola agindu du Espainiako Gobernuak

Ángel Salas Larrazabal militar frankista urduñarrak gidatzen zuen hegazkinak bonbak bota zituen Otxandioko Andikona plazan zibilen aurka, 1936ko uztailaren 22an. Gutxienez 61 herritar hil ziren. Frankismoan hainbat kargu militar eta politiko izan zituen, eta 1991n... [+]


Eguneraketa berriak daude