1936 eta 1937 urteen artean gutxienez 93 pertsona fusilatu zituzten Erreniega mendian. Atzotik, 20 oroitarrik gogoratuko dituzte.
Fusilatutako horien herri bakoitzeko harri bat jarri dute Erreniega mendian. Hemeretzi herri, hemeretzi harri. Baina bada beste harri bat ere: hogeigarren bat Erreniegan fusilatu baina haien gorpuzkinak agertu ez diren horien omenez.
Albiste hau Euskalerria Irratiko webguneak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta.