GAL

Errelato guztiek tartea izan dezaten eskatu dute Lasa eta Zabalaren omenaldian

  • Lasa eta Zabalaren desagertzearen 35. urteurrenean, urriaren 16an urteroko omenaldia egin diete Tolosako Olarrain auzoko txokoan; ohi baino ordezkaritza politiko zabalagoa bertaratu da aurten. 


2018ko urriaren 17an - 08:15
Argazkia: Tolosaldeko Ataria.

Olarrain auzotik Uzturreko tontorrera begiratuta, urteroko kolorea hartu du zeruak. Urteroko orduan egin baitute hitzordua, urteroko arrazoiagatik. 35 urte bete dira Joxi Zabala eta Joxean Lasa desagertu zirenez geroztik, eta haien memoria bizirik mantentzeko eta egia exijitzeko ekitaldia errepikatu dute, beste behin, haien monolitoaren atarian. 

Adar hotsak eta txalapartak iragarri dute omenaldiaren hasiera, eta Aitor Mendiluze bertsolariak hartu ditu, gero, hitza eta kantua. Ohorezko agurra dantzatu, eta ohiko lore eskaintza egin dute Axun Lasak, Pili Zabalak eta haren amak. 

Joxi Zabalaren eta Joxean Lasaren senide eta familiekin batera, haien desagertze, tortura eta erailketen 35. urteurrenera ohi baino ordezkari politiko gehiago bertaratu da. Horrela, ekitaldian izan dira, batetik, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailea, Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia, Julen Arzuaga Euskal Herria Bilduko legebiltzarkidea nahiz Tolosaldeko EH Bilduko hainbat ordezkari. 

Tolosako udal gobernuari dagokionez, berriz, EAJko ordezkariak udal talde gisa bertaratu dira, gaur, Lasa eta Zabalaren ekitaldira: Olarrainen izan dira Olatz Peon alkatea eta Jokin Azkue EAJko zinegotzia. Halaber, EH Bilduko udal taldeko Pello Etxabek eta Igor Ezenarrok ere parte hartu dute ekitaldian.

Bide horretan, Haimar Altuna Sortuko kideak "ausardia handia" erakutsi dutela nabarmendu du, ekitaldi amaieran egindako hitz-hartzean: "Esanahi handia du Tolosako udal gobernuko ordezkariak hemen egoteak. Ezker abertzalearentzat garrantzi handia dute horrelako keinuek, eta ausardia handia erakutsi duzue". Bide horretan, "pausoak ematen jarraitzeko" eskatu die Sortuko ordezkariak, gaineratuz, beraiek ere "ezinbesteko urrats guztiak emateko prest" daudela. 

Memoria eta etorkizuna

Lasa eta Zabala kasuaren kontakizunean atzera eginez hasi da Haimar Altuna Sortuko ordezkariak, haien senideak estatu terrorismoaren biktima direla iradokiz.Horrela, azaldu du gatazka ez dela bukatu, eta egia guztia ezagutzea eta erabakitzeko eskubidea aitortzea ezinbestekoa izango dela horretarako.

Egian sakonduz, gainera, errelato guztiak plazaratzearen beharra azpimarratu du Sortuko ordezkariak: "Egia errelato guztiek osatzen dute, eta ez dugu errelato inposatu eta bakarra onartuko (...) Ezker abertzaleak pauso nabarmenak eman ditu, gatazkak eragindako minak bere eginez (...). Horregatik, tinkotasunez esan nahi dugu, arduraren bat izan duten alde guztien pausoak ezinbestekoak direla. Egia jakiteko eskubide osoa daukagu. Zergatik daude 5.000 torturatu Euskal Herrian? Noiz aitortu behar dute dispertsio politiken ardura? Zein motibazio politiko izan zen Tolosako hilerrian, Lasa eta Zabalaren gorpuzkiak ekarri zituztenean, senide eta lagunak bortizki erasotzeko?". 

Azkenik, biktima guztien erreparazioa galdegin du, "etorkizuna eraikitzeko". 

Albiste hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: GAL
Torturatu eta hil zituztenetik 40 urtera, Zabala eta Lasa ez dituzte oraindik terrorismoaren biktimatzat hartu

Datorren igandean, urriaren 15ean, beteko dira 40 urte GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Baionan bahitu zituela. Guardia zibilek torturatu eta hil ondoren, oraindik ez dituzte terrorismoaren biktimatzat hartu.


Gobernura iristean tortura geldiarazteko agindu zuela dio Belloch ministro ohiak

1993an Barne Ministro ere izendatu zuten Juan Alberto Belloch ordura arteko Justizia Ministroa zena. Orduan Guardia Zibilaren buruzagia deitu zuela esaten du El Periódico de Aragón-en egindako elkarrizketan, eta agindu zuela “sarera ihes egitea” bukatu... [+]


2022-12-05 | Leire Artola Arin
Euskal herritarrak torturatzeko Espainiako Barne Ministerioaren baimena zuen Galindok, Belloch ministro ohiak aitortu duenez

Juan Alberto Belloch Espainiako Barne eta Justizia ministroa izan zen Felipe Gonzálezen agintaldiko azken urteetan. Elkarrizketa batean adierazi du Galindo "onena" zela "terrorismoaren aurkako borrokan", eta bere ideia izan zela Guardia Zibilaren... [+]


Barrionuevoren adierazpenen harira, "eragindako minak aitortzea" eskatu dio Espainiako Gobernuari Egiari Zor fundazioak

Prentsaurrekoa egin berri du Espainiako eta Frantziako Estatuen indarkeriaren biktimak biltzen dituen Egiari Zor fundazioak. GALek hildako Santi Brouarden alaba Edurne Brouardek eta Xabier Galdeanoren alaba Begoña Galdeanok egin dituzte adierazpenak. Espainiako Gobernuak... [+]


2022-11-07 | Leire Artola Arin
Erreakzio bilduma
Hautsak harrotu ditu Barrionuevoren aitortzak

Espainiako Gobernuak gerra zikina egin zuela aitortu du José Barrionuevok, Felipe Gonzálezen PSOEren gobernuan Barne ministro izan zenak (1982-1988), El País egunkariari emandako elkarrizketa batean. Zenbait agintarik eta elkartek larritzat jo dute... [+]


Eguneraketa berriak daude