Erraustegiaren arduradunek ez zieten ikuskatzera sartzen utzi nahi arrainen pozoiketa ikertzen ari zirenei

  • GuraSOS elkarteak salatu duenez, Arkaitzerrekan hilda agertu ziren arrainen pozoiketa ikertzen ari ziren funtzionarioei –URA agentziaren ikuskatzaile bat eta basozaina– Zubietako erraustegiko arduradunek ez zieten instalazioak eta inguruak begiratzera sartzen utzi, horrela galduz ikerketa lehen unean burutu ahal izatea. Elkarteak Jose Ignacio Asensio diputatuaren dimisioa eskatu du eta URA agentziari eskatu dio Asensiok erakunde horretan daukan interes gatazka aztertu dezala.


2020ko maiatzaren 16an - 08:20
Zientoka arrain agertu ziren hilik erraustegi ondoko Arkaitzerrekan maiatzaren 9an.

URA agentziak maiatzaren 9an Zubietara Arkaitzerrekan hildako arrainen ikerketa egitera bidalitako funtzionarioari ez zioten utzi nahi izan Ekondakin konpainiak kudeatzen duen erraustegia eta inguruak miatzen, GuraSOS elkarteak ohar batean salatu duenez.  Egun hartan Zubietako erraustegitik behera doan errekan ehunka arrain agertuak ziren, ARGIAk zabaldu zuenez.

Arratsaldean bertan istripuaren inguruak ikuskatu eta laginak hartzera hurbildu zen bertara URA agentziako funtzionario bat, laguntzaile zuela Gipuzkoako Foru Aldundiaren basozain zerbitzuko agente bat. GHKren erraustegia zaintzen duen segurtasun goarda batek ukatu egin zien sarbidea, telefonoz arduradunei kontsulta egin ostean. Ikuskaritzara hurbildutako funtzionarioek bestelako dei eta gestioak egin behar izan zituzten beranduago sarrera baimendu ziezaieten, hori bai, luze itxaronarazi ostean. Gertakizunok salatu dituen GuraSOS elkarteak uste du ikerketarako oso inportantea zen denbora galarazi zitzaiela agenteei.

Nahiz eta Asensio diputatuak (Gipuzkoako Ingurumen diputatu izateaz gain erraustegiaren jabea den GHK kontsortzioaren lehendakaria eta URA agentziako administrazio kontseilukoa ere badenak) esan zuen arren erraustegian ez zela inolako isurketarik egon eta instalazioetako ur guztiak zirkuitu itxiak biltzen direla, ikerketak geroago bere emaitzetan erakutsi du arrainak amoniako isurketa batek eragindako pozoiketak hil zituela.

GuraSOSek bere oharrean eskatu du Jose Ignacio Asensioren dimisioa eta GHKri eta Gipuzkoako Foru Aldundiari ohartarazten die isurketaren erantzulea ez dela Ekondakin (Urbaser, Meridiam Investments, Altuna y Uria, Moyua, Murias eta LKS-Mondragon) enpresa bakarrik, erraustegia oraindik proba fasean egotean GHK bera dela gertatzen den guztiaren zuzeneko erantzulea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude