Zubietako erraustegitik behera doan errekan ehunka arrain agertu dira hilda larunbatean

  • Gipuzkoako erraustegitik behera doan Arkaitzerreka errekan ehunka angila eta arrain aurkitu dituzte hilda larunbatean. Ezin da baztertu isuri toxikoren bat gertatu izana. ARGIAk bertan egon den pertsona batekin hitz egin du. "Erraustegitik behera dator erreka, ez dago eragina izan dezakeen bestelako jarduerarik hemen. Erreka osoa hilda dago", adierazi du.


2020ko maiatzaren 09an - 20:41
Hildako angila batzuk Arkaitzerrekan, erraustegitik metro batzuk behera.

Zubietako erraustegiak zeresana ematen jarraitzen du, oraindik ofizialki inauguratu ez badute ere. Maiatzaren 9an, larunbata, bertatik Oria ibaira doan Arkaitzerreka errekan ehunka arrain agertu dira hilak, batez ere angilak, ARGIAk jakin duenez.

Hedabide honek lekuko batekin hitz egin du eta honek adierazi du errekako parte askotan aparra ikusten zela. 112 larrialdi zerbitzuetara eta Usurbilgo udaltzaingoari deitu diola, eta bigarren hauek adierazi diotela URA agentzia jakinaren gainean zegoela. URA agentziak ez du publikoki ezer adierazi.

Hildako arrainen argazkia aterata dagoen lekua.

Gipuzkoako agintariek argitu beharko dute zer den gertatu dena, eta ea isuri toxiko bat gertatu den erraustegian. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko pertsona honek hildako arrain batzuk eta uraren laginak hartu ditu, analitika egitea baztertu gabe.

Zubietako erraustegia "froga" fasean dagoen arren, egunean 200 tona hondakin erretzen ari direla adierazi zuen Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen Diputatuak, eta Espainiako Gobernuak Alarma Egoera amaitutzat joko duenean, berehala inauguratuko dutela.

Orain bi egun Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak hamar galdera zuzendu zizkien agintariei, erantzun zitzaten eskatuz.

Azpiko bideoan egoeraren azalpena bertatik bertara.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude