Ezetz asmatu Zubietako Arkaitzerrekan hildako arrainen misterioa nork argitu behar duen

  • Gipuzkoako erraustegitik behera doan Arkaitzerreka errekan ehunka aingira eta arrain aurkitu dituzte hilda joan den larunbatean. Geroztik jakin denez, Uraren Agentziak hartu du bere gain ikertzea horren jatorriarekin zerikusirik ba ote duen Gipuzkoako Ingurumen Parke deituan diren azpiegituretakoren batek, Ekondakinen erraustegiak edo TMBak. Baina ezetz asmatu nork agintzen duen Uraren Agentzia horretan...


2020ko maiatzaren 11n - 14:21

Zubietako erraustegitik Oria ibaierantz doan Arkaitzerrekan arrainak hilik aurkitu zituztela jakin eta ordu erdirako URA Uraren Euskal Agentziaren funtzionarioak lekuan bertan azaldu omen ziren laginak hartzera, hala deklaratu zuen igandean Euskadi Irratian agentzia horren Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria den Josu Pereak. Laginak hartzeaz gain bestelako zantzuak ere lekuan bertan aztertu eta errekan goraxeago joanda dagoen errauste planta ere ikuskatu omen zuten. Laginen azterketaren emaitzak jakiteko aste bete edo bi beharko direla, argitu zuen Josu Pereak.

Gertakizun horien haritik, GuraSOS elkarteak herritarrari ikerketari mesfidati begiratzeko moduko pista bat aurreratu du geroztik, hedabideei zabaldutako ohar batean: URA agentziaren zuzendaria da Ernesto Martinez de Cabredo, GuraSOSek salatu duenez Zuribar SL enpresako presidente dena, enpresa honen aholkularietako bat delarik Ignacio Barinaga Eguia, Verter Recycling 2012 enpresako nagusia. Martinez de Cabredo urte luzez eraikuntzaz gain kontrata publikoetan hain ezaguna den Amenabar konpainiaren kudeatzaile izana omen da.

Baina URA agentziaren organigraman Josu Perea Arandiaren gainetik Ernesto Martinez de Cabredo Zuzendari Nagusia dagoen moduan, honen gainetik ere ere egon behar zuen norbaitek... eta badago: URA Ur Agentziaren Administrazio Kontseilua. Hona nortzuek osatzen duten:

Presidentea: Iñaki Arriola López, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua

Kideak:

Elena Moreno Zaldibar (Ingurumen sailburuordea)
Juan Miguel Bilbao Garai (Ogasuneko eta Finantza Politikako sailburuordea)
Elena Unzueta (Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko foru diputatua)
José Antonio Galera Carrillo (Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatua)
José Ignacio Asensio (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra hidraulikoen Saileko foru diputatua)

Nork esan zuen EAJ-PSOE errejimenak ez duela maite Ekonomia Zirkularra? Planifikatu, erosi, egin, saldu eta kontrolatu... horra dena ongi antolatuta zirkulu berean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude