Gipuzkoarrok Zubietako errauskailuarekin kezkatuta gaude, eta asko. Hori dela eta, Errauskailuaren Aurkako Mugimenduko kideak, behin eta berriro eskatzen ari gara gai horretan aditu direnen arteko eztabaida saio bat bai telebistan baita irratian ere. Aldiz, ikusten dugu horietan errauskailuaren aldekoek bakarrik dutela espazioa, hau da, Asensiok eta Olanok.
Beti adierazten dute sekulakoa izango dela, zenbat lanpostu sortuko dituen…
Beraiei komeni zaiena bakarrik azaltzen dute eta ezkutatu egiten dute garrantzizko informazioa. Izan ere...
- Nondik aterako da bi labeek beharko duten zabor guztia? Bideragarri izateko labe bakoitzak 100.000 tona behar baditu eta Gipuzkoan, gehienez
ere, 150.000 tona sortzen badira, nondik aterako dira gainontzeko 50.000 tonak?
- Zergatik kontratatu dute errauskailua eraikitzeko ustelkeriagatik ikertuta dagoen enpresa bat?
- Enpresa horrek zergatik ez ditu kontrolatuko atmosferara jaurtiko diren eta oso arriskutsuak diren 12 substantzia?
Asko dira ditugun kezkak. Eztabaida bat eskatzeko sinadurak jasotzeari ekin zion mugimenduak. 10.000 sinadura baino gehiago jaso ditugu eta horiekin joan gara EITBra eztabaida baten eske.
Bertako zuzendari den Edu Barinagaren erantzunak honakoak izan dira: sinadurek ez diotela ezer adierazten, e-mail batekin nahikoa zela, ikusi behar dutela ea horrelako eztabaida bateko nahikoa audientzia izan dezakeen… eta, gainera hori ezin duela berak erabaki.
Barinaga zuk diru publikotik kobratzen duzu eta gu horren parte gara. Ez ezazu gaia saihestu, errauskailuaren aurka gaudenok ere EITBn entzunak izateko eskubidea dugu. EiTB publikoa baita, edo ez?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbidera
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Meloniri ez zaio ondo atera. Zer ezustekoa. Migranteek ez diote iristeari utzi. Agian, ez zegoen dei efekturik; agian, kanporatze efektu bat baino ez dago, beti. Ez da gure lorategia gustatzen zaiela (Borrellek esan zion moduan), da beraiei infernuko sua baino ez diegula utzi... [+]
Musika jarraitzailea bazara, Rodrigo Cuevas ezaguna izango zaizu. Gure lurretan gonbidatua izan da, Bilboko Aste Nagusian, Iruñeko Enmusikadas eta Oreretan bukatu berri den Atlantikaldian, eta Erromeriak bira kantatu eta dantzatu dio bere fan talde zabalari. Rodrigo... [+]
Gogoko dut zenbait pertsonak duen pentsatzeko modua, horietako bat da Pepe Mújica, Uruguaiko presidente ohia. Gauza da Mújica jaunak baduela elkarrizketa bat non adimen artifizialaren inguruan hitz egiten duen. Beharbada zenbait pertsonari arraro egingo zaio adimen... [+]