ERC ez da Europako hauteskundeetara
EH Bildurekin aurkeztuko

  • Europako hauteskundeetara begira koaliziorik ez du osatuko ERCk. Bakarrik aurkeztea erabaki du eta, aurrez CiUrekin gertatu bezala, EH Bildurekin ez dela joango agerian geratu da orain.


2014ko urtarrilaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Oriol Junqueras, TV3 kateko elkarrizketan.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Erabakia larunbatean egingo da ofizial, ERCren batzar nazionalean.

"ERCren helburua da Herrialde Katalanetako esparru nazionalari lehentasuna ematea", adierazi du ERCko buru Oriol Junquerasek TV3 telebista katean. Ez dio EH Bilduri erreferentziarik egin, baina nahikoa argi laga du alderdiaren asmoa maiatzaren 25eko hauteskundeetara bakarrik aurkeztea dela. Bestalde, esan du Kataluniako sozialdemokraziaren eta zentro-ezkerraren espazio zabala ordezkatu nahi dutela. Gaineratu du Josep Maria Terricabras filosofoa izango dela zerrendaburu.

EH Bildu norekin aurkeztuko da?

Koalizio abertzalea Espainiako Estatuko dozena bat alderdirekin jarria da harremanetan, pasa den azaroan jakinarazi zuenez. Katalunian, ERCrekin biltzeaz gain, CUP eta Solidaritat alderdiekin ere bildu da; Balear Uharteetan PSMrekin; Galizian BNG, Nós-UP eta ANOVA taldeekin; Aragoin Independentistas de Cuchasekin; Gaztelan Izquierda Castellanarekin; eta Red Rojarekin.

EH Bilduko kide Oskar Matutek orduan esan zuenez, ahalik eta hautagaitza “zabalena” aurkeztu nahi du koalizioak, beti ere oinarri batzuen baitan: “Jendarte eraldaketa eta herrien Europa nahi duten alderdiei luzatzen diegu gonbitea”.


Eguneraketa berriak daude