Erabat doan izango da Hondarribian euskara ikastea

  • EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.


2025eko martxoaren 03an - 09:02
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako Udalak euskararen normalizazioan eta zehazki horren erabileran urrats eraginkorrak eman daitezen, aurtengo Euskara Saileko diru-laguntzen oinarriak aldatu eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horretarako, iazko aurrekontuarekin alderatuta, 10.000 euro gehiago bideratu dituzte.

Laguntza-lerro berriari dagokionez, aisialdiko begirale zein zuzendari izateko eta kirol entrenatzaile izateko ikastaroak euskaraz egiten dituztenek diru-laguntza jasoko dute. Laguntza ikasleek eta ikasketa horien ardura hartzen duten elkarte edo erakundeek jasoko dute. Formakuntza 2025ean hasi eta urte berean amaitu behar da. Udalak matrikularen %50a ordainduko du, eta kopuru hori ez da 250 euro baino gehiagokoa izango.

Bestetik, 2020an onartutako diru-laguntzen oinarriak aldatu dituzte. Aldaketa nabarmenena euskalduntze ikastaroetarako laguntzetan egin dute, hemendik aurrera erabat doakoa izango baita: euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten 16 urtetik gorako herritarrentzat, baita autoikaskuntza ikastaroak, barnetegietan ikastaroak edo unibertsitateek udan euskaraz euskal kulturari buruz antolatutako ikastaroak egin dituzten herritarrei matrikula gastuaren kopuru osoa finantzatuko die udalak. Orain arte %75ekoa zen laguntza.

Horretaz gain, errotulazioak euskaratzeko zein webguneak euskaratzeko laguntzetan aldaketak egin dira:

Errotulazioei dagokionez, establezimenduen errotulazioez gain, ibilgailuenak ere txertatu dira laguntzetan. Errotulazioa euskara hutsean jartzen duenari, udalak %50eko laguntza emango dio (gehienez 400 euro) eta euskara zein beste hizkuntza batean jartzen duenari %25a (gehienez 250 euro).

Webguneak euskaratzeko, hizkuntza-irizpidearen araberako aldaketak egin dira, euskara lehenesten dutenak lagunduz: euskara hutsean badago, udalak %100eko laguntza (gehienez 500 euro) emango du; euskaraz gain beste hizkuntza batzuetan eskuragarri baldin badago, baina euskara lehenesten badu, %50eko laguntza (300 euro gehienez); eta euskara lehenesten ez badu %25ekoa.  Era berean, “.eus” domeinua erosteagatik haren urtebeteko lizentziari dagokiona emango zaio laguntza bidez (lehenengo urtea soilik).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Zirrara

Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.

Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]


Euskararen periferiak
Zer egin beheranzko eskailera mekanikoetan gorantz bagabiltza

Ertzetatik aztertu dute hizkuntza UEUk antolatutako Euskararen periferiak jardunaldietan. Euskarak dituen testuinguru oztopatzaileez mintzatu dira Beñat Garaio HABEko ikerlaria, Iker Villa abeslaria eta aktorea, Diego Pallés EHUko ikerlaria eta Maialen Gago Guka... [+]


Departamenduaren Baionako egoitzan euskararen aldeko tindaketa egin zuten EHEko kideak libre dira

"Euskaraz bizi nahi dugu" mezua tindatu zuten larunbatean, eta 48 oren inguru eman dituzte atxiloaldian ekintzaileek. Gorka Torre kontrol judizialpean askatu du prokuradoreak, epaiketaren zain; bertze hirurak komisariara deituak izanen dira.


2025-09-30 | Ahotsa.info
Irauli: euskarazko jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen dituen proiektu berria Iruñean

 'Hiri Buruzagia loratzen. Loratu ala hil' lelopean sortu da Irauli proiektu berria, euskarazko kalitatezko jarduerak eta zerbitzuak eskaini nahi dituena; hizkuntzaren indarberritzean oinarrituta.


Analisia
Euskal zinea

Iragan berria den Donostiako Zinemaldian euskarazko hiru lan eskaini dira prestigiozko Sail Ofizialean: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak.

Festibala gutxi gorabehera erdira heldu zenean ohartu nintzen laugarren bat ere bazegoela euskal zinea labelarekin: Los domingos. Bilbon... [+]


EHEk Baionako departamenduaren egoitzan margoketa egin du

Buruilaren 27an ebiakoitz huntan Euskal Herrian Euskaraz-ek Baionan salatu du Euskara bigarren mailako hizkuntza bezala kontsideratua dela. "Euskaraz bizi nahi dugu" mezua margotu dute departamenduaren egoitzaren gainean.


2025-09-29 | Sustatu
Itun Soziopolitiko berrirako, ingurune digitalean egin beharreko batzuk

'Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza' dokumentua aurkeztu du Euskalgintzaren Kontseiluak, Batuz Aldatu dinamikaren barruan hainbat eragilerekin egindako agerpenean. Eragileek atxekimendua egiteko dokumentu sinagarri bezala aurkeztu dute, eta luze eta zabal azaltzen... [+]


Jauzi bat egitea helburu, itun soziopolitiko berria proposatu du Kontseiluak

Euskara biziberrituko bada, hizkuntza politiketan jauzi bat ematea ezinbestekotzat du Euskalgintzaren Kontseiluak. Jauzi hori emateko proposamen bat aurkeztu du, eta itun soziopolitiko berri baterako deia egin du, irailaren 26an, Batuz Aldatuko Sinatzaileen II. Batzarrean... [+]


Euskararen jauziaren premia: uda eskolatik etorkizunerako gogoeta

Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]


2025-09-24 | Jon Torner Zabala
Lorea Etxeberria (KEA Kirola Euskara Ahoan)
"Kirolaren bidez, umeek euskara plazerarekin lotzea nahi dugu"

Orain arte ez dugu aipatu, baina bada 6-12 urte arteko umeen kirol jarduerari –aisialdiari, oro har– lotuta dagoen eta azpimarratzea merezi duen beste osagai bat: hizkuntza erabilera. Zentzu horretan, euskararen arnasgune dira Eskola Kiroleko programak, lekuan lekuko... [+]


Yasmine Khris (Ongi etorri Iruñera): “Elkar ezagutzaren bidez euskal-kultura zabaltzea da gure helburua”

"Ongi etorri Iruñera" zikloa bueltan da. Urriaren 30ean hasiko da migrante eta errefuxiatuekin euskarara hurbiltzeko topaketen bigarren edizioa eta izena emateko epea irekia dago.


Euskararen etorkizuna "jokoan" dagoela ohartarazi dute Donostian

Mugikortasun agenteen euskara eskakizunaren sententzia salatzeko, Egiako Justizia jauregiaren aurrean elkarretaratu dira Donostian.


2025-09-16 | Jon Torner Zabala
On.eus ataria sortu dute Ipar Euskal Herriko eragileek, euskararekin laguntzeko

"Ez da izango hainbeste iritziz beteriko webgunea, laguntzarako baliabideen bilduma baizik", azaldu digu Arantza Egigurenek, On.eus webgunearen arduradunetako batek. Astearte goizean aurkeztu dute Baiona Ttipian, On! sorgunean. Erabiltzaileak lau multzotan banatu... [+]


Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!